…eta orain?

Urtarrila 9, 2012

Kerobia Hatortxu Rocken - Hatortxu Rock Jaialdia (http://www.facebook.com/hatortxurock)

Ostiralean Hatortxu Rock-en egon ginen. Bolada batean gure azken kontzertua izango da. Alde batetik Ruben kitarrajoleak taldea utzi du eta bestetik abesti berriak eta lan berri bat prestatzen hasiko gara. Ikusiko dugu noiz eta nola hartzen duen forma, baina suposatzen dugu nahiko goiz izango dela.

Ondo ibili!

Despedida de Rubén

Urtarrila 9, 2012

Dos giras, un discazo, 41 conciertos con 41 situaciones increíbles, millones de horas juntos que no tienen precio, y todo desde la perspectiva de la inexperiencia, la inocencia, y sobretodo con una ilusión desmesurada de poder hacer lo más bonito del mundo. MÚSICA!

Gracias a todas las personas que han hecho posibles dos años maravillosos!
Ellos/as saben quiénes son.

Muchas, muchas gracias.
Nos veremos pronto!

Rubén

S.O.S. Navarra directo

Abendua 27, 2011

SOS Navarra Directo

Kerobiak, Navarra directo programaren jarraipenaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu, kulturaren alde egiten duten lan onagatik.

Informazio gehiago: Diario de Noticias de Navarra

Navarra directo Facebook-en

Kontzertu txiki eta berezia: Mesón de la tortilla (Iruña)

Abendua 13, 2011

Abenduaren 14ean, Asteazkena, Iruñako Meson de la Tortilla tabernan kontzertu akustikoa emango dugu Epilogo – Kerobia moduan. Kontzertu txikia izango da, baina oso naturala eta giro onean, oso lagunak baititugu bertako jendea. 20:30etan hasiko gara.

Laster arte!

AZKEN KONTZERTUAK ETA ETORKIZUNA

Azaroa 24, 2011

Kaixo!

Gabonak arte azken kontzertu batzuk emango ditugu. Momentuz 3 ditugu iragarriak, baina posible da besteren bat ere izatea. Hauek dira emanaldiak:

  • 2011/12/03 – Mendizorrotzako polikiroldegia – Vitoria-Gasteiz – Euskararen eguna. Kerobia + Gatibu + EH Sukarra + Hesian + Trumbo + Txapelpunk + Lían.
  • 2011/12/04 – Plateruena – Durango. GARTXOT filmearen aurkezpen jaiarekin batera, Kerobiak emanaldi berezi bat prestatu dugu, akustiko eta elektriko formatuak tartekatuz. Kontzertu berezia izango da, eta ohikoa baina beroagoa izatea espero dugu.
  • 2012/01/06 – Hatortxu Rock – Atarrabia – Nafarroa.

Esan bezela, oso posible da gabonak bitartean beste bat edo beste kontzertu pare bat gehiago iragartzea, baina ondoren kontzertuak emateari utziko diogu. Proiektu berri bat burutzeko asmoa dugu, eta lehenengo bozetoekin hasi garen arren, etenaldiaren ondoren hasiko gara buru belarri horrekin. Gainera aldaketak egongo dira; kontzertu hauen ondoren berriro ere laukote moduan egongo gara. Papera eta Kartoia eta Ontziak birei indarra emateko sartu zen Rubén Matilla kitarrakoleak taldea utziko du. Beraz, printzipioz Hatortxu Rock-eko kontzertua izango da berarekin emango dugun azkena. Joan aurretik, hemen zuengana zuzenduko da, lehenengo pertsonan bere agurraren berri emateko.

Laister arte!

Urduliz: Epilogo Formatua

Azaroa 14, 2011

Aurreko ostiralean Urdulizeko kultur etxean egon ginen Epilogo formatua defendatzen. Josu-k emailez argazki hauek bidali dizkigu. Mila esker!

GAZTEA LIVE. Osteguna. 23:00 ETB3

Urria 3, 2011

Kaixo,

Irailaren 4ean Lekeition EPILOGO formatu akustikoa aurkeztu genuen bertako elizan. Ostegun honetan, gaueko 23:00etan, ETB3k kontzertua emititu egingo dugu.

Larunbat honetan Tolosako Bonberenean ikusiko dugu elkar, ohiko Kerobia formatuarekin.

Gero arte!

Agoitzen; EPILOGO formatua

Iraila 20, 2011

Pasa den larunbatean Agoitzen jo genuen EPILOGO formatu akustikoarekin. Iñigo Gil-ek argazki batzuk bidaltzen dizkigu. Mila esker!

P.D: Hurrengoa Bonberenean, Tolosan, Urriaren 8an ohiko formatuarekin!

Argazkiak

Iraila 12, 2011

Hemen Carles Garcia-k bidalitako argazki batzuk. Mila esker!

Zarautz eta Lekeitio

Iraila 5, 2011

Hasi da aste berri bat, guretzako pasa berri den asteak utzi digun zapore onarekin. Ostegunean Zarautzen egon ginen. Euriak errespetatu egin zigun eta jende asko bildu zineten gurekin batera. Asko eskertzen dugu harrera ona. Atzo berriz, Lekeition izan ginen; eliza batetan. EPILOGO formatu akustikoarekin jo genuen. Sarrera guztiak saldu ziren eta oso kontzertu berezia izan zen guretzako. Elizaren giroa, jendearen berotasuna… Lan ikaragarria egin genuen egun osoan zehar dena ondo atera zedin (besteak beste GAZTEA LIVE egon zen, beraz telebistan ikusteko aukera izango dugu!), baina zalantzarik gabe merezi izan zuen.

Etorkizun hurbilean beste bi hitzordu. Hile honen 17an, Agoitzen izango gara, kultur etxean. Bertan EPILOGO formatu akustikoa eskeiniko dugu berriz ere. Urriaren 8an ordea Tolosan, Bonberenean. Klasiko bat; betiko Kerobiaren formatua, toki oso ezagun eta atsegin batetan.

Mila esker gurekin egon zaretenoi!

P.D: Zarautz edo Lekeitioko argazki edo bideorik baduzue, mesedez bidali kerobia@kerobia.com helbidera, ala eskegi nonbaitean. Gure partetik, GAZTEA LIVE emisiorako abisatuko zaituztegu.

Zarautzeko kontzertuko argazkia (Estibaliz-ek bidalia). Mila esker!

Lekeitioko EPILOGO kontzertua, Estibalizen argazkia.


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.