SUPENOVA-KIDE, SUPERNOVA-n azaldu nahi?

Supernova-ren prestakuntzarekin dexente aurreratu dugu. Alde batetik audio cd-aren grabaketa oso aurreratua doa. Diska gehiena grabatua dago eta orain nahasketekin ari gara. Bestalde, murala, liburuxka eta DVD-arekin ere aurrera pausuak ematen ari gara. Horren ildotik, Supernova kide zaretenoi, Supernova proiektuan azaltzera animatu nahi zaituztegu. Irailaren 22an, Larunbata, Berriz-eko Lorentzo Records estudiotara zuetako baten bat etortzea nahiko genuke. Diskaren grabaketa nola doan ikusi eta DVD-an agerralditxo bat egiteko asmoz. Etortzen zaretenok, gurekin grabatzen dugun bitartean egoteaz gain, galderatxo oso sinpleren bat egingo genizueke, DVD-an azal zaitezten. Horrela Kerobia eta Supernova-ren egitasmoa, zuen ikuspuntutik ezagutuko dugu. Hau bideratzeko asmoz, parte hartu nahi duzuenok, supernova@kerobia.com helbidera email bat idatzi “PARTE HARTU” asuntuarekin. Baldintza bakarra, Supernova kidea izatea da. Iristen diren lehenengo lau eskakizunekin harremanetan jarriko gara ordua eta detalle guztiak zehazteko. Animatu, polita izango da!

3 Erantzun to “SUPENOVA-KIDE, SUPERNOVA-n azaldu nahi?”

  1. kerobia Says:

    Apuntatu da nahikoa jende! Etorriko direnak, eta badaezpada beste batzuk ditugu, beraz mesedez ez idatzi gehiago. Dena den, izandako arrakasta ikusita, saiatuko gara horrelako gauza gehiago egiten, nahi duzuen denok nola edo hala aukeraren bat izan dezazuen! Mila esker guztioi!

  2. Aitor aristondo Says:

    PARTE HARTU

  3. Asier Iturregi Beaskoetxea Says:

    Ordainketa egin nahi dut , epe barruan nago?o

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: