Argibide eta informazio pixka bat

Kaixo! Geratzen diren azken 23 egun hauetan zuetako jende gehiago Supernova-ra elkartzea espero dugu, horretarako post hau prestatu dugu argibide eta informazio pixka bat emanez. Hauek dira ikusi ditugun trabarik handienak:

  1. Banku transferentzia egiteko pertsona fisiko baten izena eskatuz gero (ez da normalean behar izaten), Mikel Zorrilla Berasategi jar dezakezue, Kerobiaren izenean.
  2. Transferentziaren kontzeptuan zuen izen abizenaren informazioa jarri behar duzue, adibidez ZorrillaMikelMikelZorrilla, Mikel Zorrilla edo horrelako zerbait.
  3. Supernovara elkartzeko transferentzia eta formularioa bete behar dira http://kerobia.com/eus/informacionCompra.php orrian azaltzen den bezela. Bi gauzak.
  4. Konfirmazio emaila ez bada jaso, zure eskaria KONFIRMATURIK EZ DAGOELA esan nahi du. Nahiz eta zuk pausu guztiak ondo egin dituzula pentsatu, konfirmazio emailik jaso ezean supernova@kerobia.com helbidera idatzi eta zure kasua azaldu. Arazorik gabe argituko dugu. Zalantza kasuan, badaezpada ere, idatzi.
  5. Baditugu gutxi batzuk, transferentzia jaso duguna, baina formulariorik bete ez dutenak (edo ez dugu jaso behintzat!). Kasu hauetan ez dugu email helbiderik ez ezer zuei idazteko, eta beraz ezin dugu eskaria konfirmatu. Horregatik, konfirmazio emailik jasoko ez zenutenez, zuek gurekin harremanetan jartzera itxarotea (supernova@kerobia.com) da geratzen zaigun bakarra. Bestela zuen izenak publikatu beharko ditugu, ea horrela zuekin harremanetan jartzea lortzen dugun (espero dugu hau egin behar ez izatea, baina ez litzaiguke gustatuko aportazioa egin eta Supernova gabe norbait geratzea).
  6. Zerrenda publikoan azaltzeak edo ez, ez du zerikusirik eskariaren konfirmazioarekin. Eskariaren konfirmazioa, konfirmazio emailak markatzen du. Bestalde, formularioa bete ondoren, zerrenda publikoan egoteko baimen espresoa eman behar da. Zuen eskariaren email konfirmazioa jaso baduzue, zerrenda publikoan ez bazaudete, eta egon nahi baduzue edo daturen bat aldatu, supernova@kerobia.com helbidera idatzi. Zerrenda publikoa: http://kerobia.com/eus/lista.php

Honetaz gain, beste dena oso ondo doa eta gehiengoek arazorik gabe egin duzue zuen aportazioa zuen eta gure intentzio onari esker. Beraz ez beldurrik izan eta animatu! Elkartu Supernovara! 23 egun geratzen zaizkigu eta 124 pertsona gutxienez behar ditugu proiektua aurrera ateratzeko. Guztion artean lortuko dugu! Mila esker!

Kerobia

P.D: Supernova-ri buruz informazioa:

Erantzun bat to “Argibide eta informazio pixka bat”

  1. Lortu dugu! / ¡Lo hemos conseguido! « Says:

    […] Supernovara elkartu zareten horiek, eta elkartu nahi duzuen horiek, gogoratu jarri genituen argibideak. Hementxe duzue gure esker ona eta gure zoriontasuna azaltzen duen bideoa, […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: