AZKEN KONTZERTUAK ETA ETORKIZUNA

Kaixo!

Gabonak arte azken kontzertu batzuk emango ditugu. Momentuz 3 ditugu iragarriak, baina posible da besteren bat ere izatea. Hauek dira emanaldiak:

  • 2011/12/03 – Mendizorrotzako polikiroldegia – Vitoria-Gasteiz – Euskararen eguna. Kerobia + Gatibu + EH Sukarra + Hesian + Trumbo + Txapelpunk + Lían.
  • 2011/12/04 – Plateruena – Durango. GARTXOT filmearen aurkezpen jaiarekin batera, Kerobiak emanaldi berezi bat prestatu dugu, akustiko eta elektriko formatuak tartekatuz. Kontzertu berezia izango da, eta ohikoa baina beroagoa izatea espero dugu.
  • 2012/01/06 – Hatortxu Rock – Atarrabia – Nafarroa.

Esan bezela, oso posible da gabonak bitartean beste bat edo beste kontzertu pare bat gehiago iragartzea, baina ondoren kontzertuak emateari utziko diogu. Proiektu berri bat burutzeko asmoa dugu, eta lehenengo bozetoekin hasi garen arren, etenaldiaren ondoren hasiko gara buru belarri horrekin. Gainera aldaketak egongo dira; kontzertu hauen ondoren berriro ere laukote moduan egongo gara. Papera eta Kartoia eta Ontziak birei indarra emateko sartu zen Rubén Matilla kitarrakoleak taldea utziko du. Beraz, printzipioz Hatortxu Rock-eko kontzertua izango da berarekin emango dugun azkena. Joan aurretik, hemen zuengana zuzenduko da, lehenengo pertsonan bere agurraren berri emateko.

Laister arte!

Erantzun bat to “AZKEN KONTZERTUAK ETA ETORKIZUNA”

  1. Ager Says:

    Durangoko kontzertua ederra izen zan, berezixe!
    Zorixonak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: