Zarautz eta Lekeitio

Hasi da aste berri bat, guretzako pasa berri den asteak utzi digun zapore onarekin. Ostegunean Zarautzen egon ginen. Euriak errespetatu egin zigun eta jende asko bildu zineten gurekin batera. Asko eskertzen dugu harrera ona. Atzo berriz, Lekeition izan ginen; eliza batetan. EPILOGO formatu akustikoarekin jo genuen. Sarrera guztiak saldu ziren eta oso kontzertu berezia izan zen guretzako. Elizaren giroa, jendearen berotasuna… Lan ikaragarria egin genuen egun osoan zehar dena ondo atera zedin (besteak beste GAZTEA LIVE egon zen, beraz telebistan ikusteko aukera izango dugu!), baina zalantzarik gabe merezi izan zuen.

Etorkizun hurbilean beste bi hitzordu. Hile honen 17an, Agoitzen izango gara, kultur etxean. Bertan EPILOGO formatu akustikoa eskeiniko dugu berriz ere. Urriaren 8an ordea Tolosan, Bonberenean. Klasiko bat; betiko Kerobiaren formatua, toki oso ezagun eta atsegin batetan.

Mila esker gurekin egon zaretenoi!

P.D: Zarautz edo Lekeitioko argazki edo bideorik baduzue, mesedez bidali kerobia@kerobia.com helbidera, ala eskegi nonbaitean. Gure partetik, GAZTEA LIVE emisiorako abisatuko zaituztegu.

Zarautzeko kontzertuko argazkia (Estibaliz-ek bidalia). Mila esker!

Lekeitioko EPILOGO kontzertua, Estibalizen argazkia.

2 Erantzun to “Zarautz eta Lekeitio”

  1. xabi Says:

    Atzoko kontzertue benetan berezixe. Ordubeteko meza ta labur. Hurrenguen gehixa. Ezberdina baina ona.

  2. Jaione Says:

    Eta ba al dakizue noiz emitituko den gazte live saioan kontzertu hori? Ziur nago zoragarria izan zela eta ez nuke galdu nahi.. ea gehiagotan egiten dituzuen horrelakoak, zuzen zuzenean beti baita musika askoz hobea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: