Zale baten kritika

Aurreko post batetan “Diska berriaren izena?”, atera berri den Ontziak diskaren izena galdetzen genuen. Eta asmatzen zuen lehenengoari disko bat bidaliko geniola esan genuen. Jon izan zen Ontziak esan zuen lehena, eta horregatik, aurreko astean diska bidali genion. Inork baina lehenago entzuteko aukera izan zuen, eta hementxe jartzen dugu bidali digun diskoaren kritika edo komentarioa. Mila esker Jon!

Nota: hurrengo lerroetan irakurriko duzuena ezjakintasunetik tipo bakar batek egiten duen komentario zistrina da, ez egin kasurik ere ez, egin zuek zuen paranoia eta historio pertsonala abesti bakoitzarekin. Eta garrantzitsuena, gozatu letra eta doinu bakoitzarekin, bestela, ez baitu zentzurik edozein aparatu teknologikoko “play” tekla zapaltzeak…

Hiru disketako goxoena izan liteke azkenekoa, lehenengo 2 diskak baino erritmo lasaiagoak dakarzkigu, gitarra akustikoak protagonismo gehiago hartuz eta  baina beti ere erritmo martxosoagoei uko egin gabe. Experientzi polita egiten da diska osoa entzutean, bi abestien artean doinu lotura egiten dela ematen du hutsuneei tokia kenduz.

Diska hasierak Deloreanen musika dakarkit gogora zati batzuetan, abesti instrumental batetan fondoan ahotsak entzuten direlarik. Gitarra akustikoa beti lagun delarik orain dela bi urte (2 ziren, ezta?) hasi zen bidaiaren bukaeraz hitz egiten digute diska hontan, agurrak, melankolia eta nostalgia transmititzen dituztelarik euren letretan.

Akordeoi doinuen ondoren, diskaren bigarren zatia martxosoagoa da, tartean “24ºko latitudean” balada dagoelarik, diskako abesti gogokoena izateko papeleta handiak dituena. Oso nostalgikoa, berriro diot; agian hori liteke 9 abesti hauek transmititzen didatena definitzeko hitza.

Diska bukaera mugituagoa da, azkeneko abestia sorpresa izan delarik, izan ere, “estribilloa” edozein afterretan goizeko 8tan entuzteko eginda dagoela ematen baitu😉

Ah! Paranoia hutsa liteke, baina letrei eta erritmoari erreparatuz, 3 diskak hartzen baditugu, diska bakoitzeko abesti bakoitzak lotura duela esango nuke…

4 Erantzun to “Zale baten kritika”

  1. koldo Says:

    Belgrado abestiarekon geratzen naiz ni. Mila esker Kerobiako mutilei, asko gozatu dut trilogiarekin eta azken dika, trilogia eder eta txukun honi bukera emateko oso egokia dela esan dezaket. Atzo irratian banandu egin behar zaretenaren komentarioa entzun nuen, eta penaz bete nintzen, egia da??. Mutilak zuen abestian esaten duzuen bezala: GAUA ZUENA DA, EZ ZAITEZTE HIL. Ez gaitzazue umezurtz utzi…

  2. Iñigo Says:

    Aupa Kerobia!!

    Diska gero eta gehiagotan entzun, gero eta hobea da. Hala ere, kantu batzuetan “zerbait” falta dela somatzen dut. Puntilla. Kanta borobiltzeko ukitu bat. Azkenaurreko kantan esate baterako, erritmoa larregi lasaitzen duela uste dut. Bukaerararte kaña gehiago nahiko nuke. Baña bueno, iritziak iritzi, diska gustatzen zaidala esan nezake lasai.
    Baina trilogiaren lehenengo diskoa hobea da, niretzako noski.

    Benga animo Kerobia, eta eskerrik asko zuen musikagaitik!!

  3. Jaione Says:

    Nik berriz kontrako sentsazioa dut, trilogiako diska onena iruditzen zait. Musikalki sekulako garapena izan da, denetik du: momentu hunkigarriak, gogortxeagoak, dantzagarriak.. ez dut ikusten ezer falta duenik. Niri batez ere 24ºko latitudean gustatu zait.. bukaera instrumental hunkigarri horrek ez du preziorik.

  4. Elixabete Says:

    Aste osoa daramat zuen kantak entzuten…egia esan lehengo astean izan zen “benetan” entzuten zintuztedan lehen aldia (hau da, letrak entzuten, musika barneratzen….)
    Kritika bat egiteko diska osoa entzun beharko nukeela esango lukete batzuk, baina pare bat kanturekin nahikoa izan zait zuren profesionalitatea eta talentua txalotzeko. BENETAN EDERRAK ZARETELA! ZORIONAK!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: