ONTZIAK

(Noticia en Euskara, castellano, inglés y català)

Iritsi da Kerobiaren trilogiari amaiera emateko momentua. Ekainaren 1ean aurkeztuko da hiru urten iraun duen lan luze honen azkeneko alea. 2008ko Materia Organikoa eta Gainerakoak, eta 2009ko Papera eta Kartoia ondoren, Kerobiak 2010eko Ekainaren 1ean Ontziak izeneko diska kaleratuko du.

Ontziak aleak ia ordu erdiko iraupena du eta 7 abesti ditu. Lorentzo Records estudioan grabatu da Aitor Ariñoren eskutik, eta cd-aren masterra jadanik fabrikan dago kopiak egiteko.

Trilogiaren ildoari jarraituz, Creative Commons lizentziarekin ateratako diska da eta taldeak SGAEtik kanpo lan egitearen apustuari gogor ekin dio. Ale hau ere, http://www.kerobia.com web orrialdean era libre batean eskuragai izango da Ekainaren 1etik aurrera eta era berean, Iruñeako Comedias kaleko ELKAR dendan diskaren aurkezpena egingo da. Goizean prentsaurrekoa antolatuko da kazetarientzako eta arratsaldean emanaldi txiki bat egingo da publiko guztiarentzat (informazio gehiago gure web orrian jarriko dugu). Ekainaren 1etik aurrera, diskoa ELKAR dendetan izango da eskuragai, eta hilabete batez denda horietan bakarrik egongo da. Hilabeteaz geroztik eros-gune handietara (Eroski, Fnac…) banatuko da. Hurrengo hauek dira ELKAR dendak:
NAFARROAN:

  • Iruñea – Comedias 14. 31001.
  • Iruñea – A.M. Larraona, z/g – Golem eraikina. 31008.

GIPUZKOAN:

  • Donostia – Femin Calbeton, 21. 20003.
  • Donostia – Fermin Calbeton, 30. 20003.
  • Arrasate – Erdiko kale, 14. 20500.
  • Bergara – Ibargarai, 12. 20570.
  • Hernani – Nagusia, 30. 20120.
  • Irun – Colon pasealekua, 8. 20300.
  • Tolosa – Arostegieta z/g. 20400.

BIZKAIA:

  • Bilbo – Iparragirre, 26. 48011.
  • Bilbo – Zamudioko ataria. 48005.

ARABA:

  • Gasteiz – San Prudencio, 7. 01005.

LAPURDI:

  • Baiona – Arsenal plaza. 64100.

Bestalde, honen ondoren Kerobia zuzenekoetan zentratuko da. Maiatzaren 14ean, disko berria oraindik aurkeztu gabe egongo delarik, ARABATAKADAn izango da beste hainbat talde garrantzitsuekin, baina diskaren zuzenekoak Iraila arte ez dira hasiko, ikuskizun on bat prestatzeko asmoarekin. Kontzertu data guztiak web orrialdean eguneratuko dira.

Bestalde trilogiaren bideo lanei amaiera emateko, Ontziak diskoaren bideoklipak ere ekoiztuko dira eta Kerobiaren web orrialdean eskuragai egongo dira.

16 Erantzun to “ONTZIAK”

  1. kerobia Says:

    Single-a Maiatzaren 18rako igoko dugu eta Ekainaren 1ean lan osoa aurkeztuko dugu

  2. kerobia Says:

    ONTZIAK izena norbaitek asmatu zuen
    https://kerobia.wordpress.com/2010/02/26/diska-berriaren-izena/

  3. Magalie Dubois Says:

    …gris, triste, zoriontsu egun bat iritsiko da…
    ça va, ça va…ça va très bien!!

  4. enara Says:

    zorixonak mutilak! irrikitan nago single-a ta diska entzuteko!
    arabatakadan ikusiko dugu elkar. ah! gauza bat, badakizue ze ordutan joko duzuen gutxi gorabehera?
    muxu bana ta animo!

  5. Aritz Says:

    uououououooo!!!

    zenbat notiziii on datozen ontziannn!!!
    😀

  6. kerobia Says:

    uste dut arabatakadan 19:45etan joko dugula. Dena den eguna iristean hemen jarriko dugu ordutegia zehatzago!

  7. Neka Says:

    ooooo zeinen ondo!!!!primeran iritsiko gara orduan!!!;D

  8. Magalie Dubois Says:

    os habéis quedado satisfechos con vuestro nuevo trabajo? el éxito es algo efímero y frustrante cuando depende de los demás…espero que para vosotros la gestación de este final de la trilogía haya sido enriquecedor y egoistamente, deseo que me sigais acompañando por mucho tiempo, en forma de nuevas melodías y letras que reinterprete a mí manera…
    Mila esker, guapos!

  9. Xinag Says:

    Lehengo single-a jada entzungai!
    http://www.eitb.com/gaztea/musika/abestiak/osoa/419637/kerobia-agur-anna/
    Lovely!

  10. Mikel Says:

    Gustatzen zait, eta asko gainera!!!

    Hirugarren aldiz jarraian entzun ondoren estiloan izandako aldaketatxoak gustatzen zaizkit!!! Eskerrik asko aurrerapenarengatik. Ea bi aste hauek azkar pasatzen diren Ontziak eskuartean izateko!!!

    Zorionak kerobios!!!

  11. Aritz Says:

    Majo majo… hasierako melodia horrek ez dakit zergaitik baina negargura moduko sentsazioa sortarazten dit. Zuzenekotan ikusteko gogo biziz nago!
    Zorionak eta ordurarte figuras!

  12. Leireletu Says:

    desiatzen nago cd ekainaren bata iritsiii eta donosstira jun elkarrera…etaaaa nere kotxean zuen cda entzunezz buelta edeeer bat emateko!!!!=) muaakss

  13. Single Berria – Nuevo single « Says:

    […] « ONTZIAK […]

  14. Ongietorri Ontziak; Agur trilogia « Says:

    […] erosi? Elkar dendetan. Info Gehiago. #gallery-1 { margin: auto; } #gallery-1 .gallery-item { float: left; margin-top: 10px; […]

  15. Kerobiaren trilogia sarean eskuragai - Danbaka - Albisteak Says:

    […] euroren truke dago disko berria, aurrekoak ere hor erosteko aukerarekin.Fisikoki dendara joateko, Elkar denden zerrenda jarri dute […]

  16. Oiarbe Says:

    Disko bikaina, mila esker zuen sorkuntzagatik. Une oso onak pasarazi nauzue.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: