Diska berriaren izena?

Kaixo,

Ongi dakizue Ekainan kaleratuko dugun diska, gure trilogiaren azken atala dela. Guk badugu izena prentsatua, baina jakin nahiko genuke zuek nola uste duzuen deituko dela, eta batez ere zein izen proposatuko zenuketen. Aurrera proposamenak, oraindik aldatzeko garaiz gaude ideia on bat esaten badiguzue😉

Atzo estudioan sartu eta bateria montatu genuen. Era berean ProTools proiektuak zabaldu genituen eta guk egindako gidak inportatu. Azken finean dena prest utzi nahi genuen, gaur bateria ondo sonorizatu eta grabatzen hasteko. Asteburu honetan bateria guztiak grabatzea gustatuko litzaiguke.

Ondo ibili eta zuen diskarako izenen zai geratuko gara!

35 Erantzun to “Diska berriaren izena?”

  1. josu Says:

    Beira eta plastikozko ontziak, akaso?

  2. Jon Says:

    “ontziak”??? edota dinamika pixka bat aldatuz “kontainer horia” edota “horia” bakarrik ere elitzateke gaizki egongo🙂

  3. kerobia Says:

    mmm bai bai, horietako edozeinek balio dezake

  4. eTXAHUN Says:

    horia eta berdea, amaiera jajaj izan daiteke?

  5. Joseba Says:

    -Plastikoak, brick-ak eta metalezko ontziak

    -Beirak

    -Pilak

    Erritmo honetan mila izen ezberdin proposatuko dizkizuegu!

  6. Mikel Says:

    Baina bere izena ez al zen “plastikoak” ??? Uste nuen nunbait irakurri nuela! eejje.

    -birziklatutako materia

    -lehengaiak eta errefusak

  7. txorin Says:

    kortxoa eta biszerak?

  8. a Says:

    beirak bai, pilak ere bai, eskerrik askoooo, eskerrik askooooo

  9. Jon Says:

    Aupa Kerobia,
    Nire ustez diskarentzat izenik egokiena “gai plastikoak” da. Espero dugu diska POTENTEA IZANGO DELA! Animo grabaketarekin!

  10. the bird Says:

    Lagun taldean inkesta egin eta gero, izenik aproposena hau dela uste dugu: Gay plastikoak

  11. Ugarte ( Mikel) Says:

    “pilak” ez legoke txarto, baina plastikoa deitu behar da. POlita legoke: “PLASTIKO EZ GARDENAK”

  12. best. Says:

    agian horrenbeste ideiarekin beste trilogia bat egitea pentsatu beharko duzue, ez?

  13. Eneko Says:

    Niretzat argi dago: diska berriak “INERTEAK” hitza behintzat eramango du izenburuan. “Gai inerteak”, “Produktu inerteak”, “Materia inertea” (hau errepikakorra izango litzateke)… Agian “Inerteak” soilik.
    Asmatzen duenak dedikaturiko diskaren bat edukiko al du sari gisa?? jejeje.
    Aupa Kerobia, segi tinko lanean! Ekaina noiz iritsiko zain gaituzue!

  14. Eneko Says:

    Por tzierto! Zuen janzkera kolore horira moldatuko al duzue azken diskarako? Blog-aren goiburuko irudiak hori pentsarazten nau…

  15. kerobia Says:

    vale, asmatzen duenarentzat diska bat, sinatuta!😉
    Azken orduko aldaketarik ez badago, uste dut norbaitek jada asmatu duela….
    eta bueno, janzkerarena… ba ikusiko dugu, ateratzen ditugun promozio argazkien eta bideokliparen arabera ere izango dira.

  16. criskanova Says:

    Mmmm…agian horrelako zerbait: “Hain erreza/zaila ez da leku egokia aurkitzea” … Ontzi gaia usteko asmoa izatekotan.

    Ez da hain zaila ondo birziklatzea, gauza bakoitza bere ontzira botatzea.
    Baina egia esan, asmoa gauza bat da, gero, askotan zalantzak sortzen dira, eta hobeto egin nahi duzunean, gero eta zailagoa iruditzen zaizu…

    Bizitza ere, era berean, hain zaila ez badirudi ere, bai zaila izan ahal da, zalantzarik betea, galdera gehiegi, buruari buelta gehiegi ere… bere buruari leku egokien aurkitzea ere zaila edo erreza izan ahal da.

    Ba, ez dakit, zuen musika asko gustatzen zaidalako eta disko signatuta nahi dudalako😉 gai hori pensatzeari une bat eman diot, ea zerbait ona ateratzen den, ziur baietz =))

    Ondo izan ta buaaaaaaah, segi horrela, asko maite dut zuen musika =)

  17. criskanova Says:

    ” Eta azkenean non daramagu hori denak?”
    ” Eta hori nora?”
    ” Calaix de sastre”…ez dakit nola esaten da, cajón de satre… lekurik ez duenarentzako lekua😉

    ” Musika eta beste materia orgasmikoa” ups…barkatu, atera zait….
    ” Musika eta hondakin desberdinak”
    ” Musika eta materia audiobisuala”…vale, oso txarra jajajaj
    ” Zoriontasuna eta momentu txarrak/ ”
    ” Zalantzak eta beste ostopo batzuk”
    ” Isiltasuna eta kaosa azaltzeko era batzuk”
    ” Denbora eta irribarreak”
    ” Izarrak eta materia kosmikoa”

    Edo zerbait horrelakoa, disko berriaren giroaren arabera bi hitz errepresentatibo… Beno…berandu da! Espero dut gutxienez ideiaren bat eman izan.

    Hona heldu naiz nahi gabe, mesu bat utzi nahi izan nuen, Garuna eta Gorputza entzun eta gero…tristea da. Niri abesti tristeak gustatzen zaizkit orokorrean… Baina ez dakit, zureek hain sakon heltzen naute… Agian norbait hurbil galdu izan duzue, ta hori pensatzeak tristea jartzen nau, eta ez dakit ea abesti hauek ( Maite maitut, Tina ere) berarentzat dira, baina baietz izatekotan, triste baina maitagarria, maitasunez betetak ikusten ditut… opariak benetan, opariak… Beno, hori esan nahi nuen…

    Segi horrela, oso ondo egiten ari zarete =)
    Gabon, entzungo zaituztet loa hartzeko (behingozzzzZzzZzzzz)

  18. criskanova Says:

    Benga ba, beste bat lorik egin baino lehen😉
    “Eta hori nora?”

  19. txarli Says:

    nik “KE_HORIA” jarriko nioKE.

  20. Ian Says:

    niri gustetan jata KE_HORIA .Oso ona txarli. Nire proposamena: “ZERO HOBI SEPTIKO” ez galdetu zergatik, bat-batean atera zait.

  21. Edorta Says:

    Hemen duzue bat… laugarren diskorako… je, je…

    Konpopst

  22. derzu Says:

    diskoak ez luke izenik euki behar, beatlesen disko txuriak izenik ez zuen bezela, weezerren the green albumak izenik ez zuen bezela.

    diska horia, izenik gabekoa.

    irrikitan

  23. Fidel Says:

    Ikasi nahi duenak ikas dezala: diskOA behar du, eta ez diskA.
    Ongi izan.

  24. kerobia Says:

    Asmatu zuen izena Jon da:
    Jon Says:
    Martxoa 4, 2010 at 1:00 pm | Reply edit

    “ontziak”??? edota dinamika pixka bat aldatuz “kontainer horia” edota “horia” bakarrik ere elitzateke gaizki egongo🙂

    Jon idatzi kerobia@kerobia.com helbidera eta diskoa fabrikatik bueltatzen denean bidaliko dizugu!🙂

  25. bo Says:

    Hiru izen emateak ez du balio! jooo! gainera ez duzu azaltzen hiru horietatik zein izango den izena!

  26. bo Says:

    ups! ONTZIAK

  27. kerobia Says:

    nik uste dut irabazle garbia dela ez?😛

  28. mendicute Says:

    bueno, pista ona eman nion, eh? “beira eta plastikozko ontziak” -> “ontziak” :p

  29. kerobia Says:

    bueno, bidea zabaldu zenuen, eta egia da berak ere aukera bat baina gehiago eman zuela, baina bueno, “leihaketa” inprobisatu honek norma oso garbirik ez zuenez… berari emango diogu saria!😉

    Egingo dugu besteren bat!😛

  30. Josu Says:

    Zuek segi lanean, hori da-ta hemendik pasa garen guztiok nahi dugun saria!

  31. Ezezaguna Says:

    Ala Jon, zorionak ;))) Txaaaaaaaalo bero bat!!
    Ontziak izeneko diskoa eukitzeko lehenengoa izango zarela!!!! Ta sinatuta…Esango didazu zelan dago, ezta? ;P

  32. criskanova Says:

    Ala Jon, zorionak😉 )) Txaaaaaaaalo bero bat!!
    Ontziak izeneko diskoa eukitzeko lehenengoa izango zarela!!!! Ta sinatuta…Esango didazu zelan dago, ezta? ;P

  33. Jon Says:

    Jajajajja Ointxe enterau naiz! emaila idazteizuet😀

  34. Kerobiaren trilogia sarean eskuragai - Danbaka - Albisteak Says:

    […] libre Kerobiaren webgunetik:Trilogiaren hirugarren zatiaren izena asmatzeko proposamena egin zuten bere blogean martxoan eta irabazleari diskoa oparitu zioten. Gainontzeko zaleentzat ere badago disko berria eta […]

  35. Zale baten kritika « Says:

    […] baten kritika By kerobia Aurreko post batetan “Diska berriaren izena?”, atera berri den Ontziak diskaren izena galdetzen genuen. Eta asmatzen zuen lehenengoari disko bat […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: