Xabi Bandini Berria-n

Zarata gehiegi dago hor kanpoan

Berri Txarraken azkeneko lanaren harira heldu zait gai honi buruz idazteko ideia. Entzun eta irakurri ditudalako zenbait iritzi Payola diskoaren produkzioaren inguruan. Taldeak azaldu duen bezala, musika bere gordintasunean grabatu nahi izan dute, eta horrek, nire iritzian, bi ildo izan ditzake. Lehena, soinuaren tratamendu naturala egitea, hots, efektu eta ekualizazioak asko neurtzea; bigarrena, lokalean, zuzenean edo grabazio estudioan berez ateratzen diren inperfekzioak eta zaratak bere horretan uztea. Adibideak: Mando Diaoren Never Seen The Light of Day, Jonathan Richman.

Hemen sartzen gara polemikan. Batzuek diote, eta ez diet egia erabat ukatuko, musika grabatzeko modu hori artistaren itsukeria bat dela. Ez baita posible desafinazio edo gitarra moldaketa eskas bat ontzat hartzea. Musikariok (musikazaleok) soinuaren inguruko solasaldiak izaten ditugu maiz; egia esan, asko animatzen dituzte bazkaldondoko momentuak eta norberaren ego musikala elikatzen dute. Beste kontu bat da bigarrena, fratrizidioan erortzeko mailako diskusioak izaten baitira.

Gauzak baretze aldera, politikoki zuzena izango naiz; gauzak era orekatuan egitea da klabea. Eta aipamenei kasu eginez, hori lortu dutela uste dut, bai talde nafarrak, eta bai talde suediarrak ere. Hala ere, taldearen eskaintzaren arabera, inperfekzioen zale amorratua naiz. Plazera sortzen didate, zer esango dizut, ba. Gitarraren atzean pertsona bat dagoela gogorarazten dit, eta hori garrantzitsua da niretzat. Sinesten laguntzen dit. Eta molestatzen dit aukera hori bigarren mailako musika modun tratatzeak. Izorratzen dit disko zaharren birmasterizazioak eta halakoak behin eta berriz saldu nahi izateak. Eta kontra nago, musikan perfekzionismoaren kontra nago. Agian oraindik ere, digitalizazioaren mendean, ez ditut bitartekariak erabat onartzen, kotxeko edo etxeko bafleek guri abestea alegia. Horregatik, oraindik ere zuzenekoak dira musikaren espresio handiena. Y que dure.

Zarata besteek sortzen duten soinua dela dio definizio batek. Begira, bada kasu honetan beste egia biribil bat izan daiteke. Zarata gehiegi dago hor kanpoan.

xabi bandini

3 Erantzun to “Xabi Bandini Berria-n”

  1. Ugarte ( Mikel) Says:

    Gora berri txarrak!!

  2. Mikel Says:

    Izugarria Iruñako kontzertua!! Hondarribin ikusiko dugu elkar berriro egun gutxi barru. Oraingoan etxetik gertu, eskerrak! Iraganean islada jotzeko eskatzen jarraitu beharko, hauetako kontzerturen batean jotzea lortuko al det!!! Zorionak kontzertuagatik eta animo ostiralekorako!

  3. Markel Says:

    B.T. zuzenean konpara ezina da disketako kantekin. Berdina gertatzen da talde askorekin, baina kasu honetan diferentzia haundiegia dela beraiek ere konturatu direla dirudi. Gordintasuna, zakarra, inperfektua, etxeko garajean mobilez grabatua, zuzeneko soinuaren pareko… definizio asko entzun ditut egun hauetan. Guztiz ados inperfekzioa behar-beharrezkoa dela diozunean, bestela programazioak egingo luke dena. Gaur eguneko musika munduari begirada bat bota ezkero, saiatzeak berak beharluke txalogarri.
    Ea noiz ausartzen zareten zuzeneko diska batekin… Gainera azkenaldian inoiz baino indar gehiago dezutela dirudi.
    Agur bat eta ostiralarte!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: