Trapagaran

Kaixo,

Gaur Trapagaranen izango gara. 00:00etan Stupenda Jones-ek joko du, Kerobiak 1:45etan eta azkenik Vendetta taldea arituko da 3:45etatik aurrera.

Gero arte!

8 Erantzun to “Trapagaran”

  1. kerobia Says:

    Gau euritxua, soinu frogarik ez genuen egin euria zela eta. Arratsaldeko 19:30tatik aurrera bertan egon ginen, joko genuen ala ez jakin gabe. Afaltzeko toki bat bilatu, eta bueltatzean Stupenda Jones jotzen ari zela ikusi genuen. Bazirudien euriak tregua txiki bat eman zuela. Gauzak oraindik furgonetan genituen, ezer ez genuen deskargatu, beraz, Stupenda Jones-en kontzertu bitartean gauzak atera, eta eszenatoki atzean dena montatu. Aldaketa bizkor bat, linien txekeoa, eta aurrera!

    Kontzertua aurrera zihoan einean euria berriz ere. Pare bat abesti jo gabe utzi behar izan genituen, eta Vendetta taldeak ez zuen jotzeko aukerarik izan. Dena den, gu gustora ibili ginen, eta espero dugu lokatzetan barna egon zineten ikusleak ere gustora egon izana!

    Hementxe uzten ditut sarean topatutako dokumentuak:

    http://www.flickr.com/photos/gauilunak/tags/kerobia/

  2. Mikel Says:

    Lokatzetan barna ibili ginenok bikain pasatu genuen. Kontzertu ona benetan. Xabi! De concierto triste nada, no seria por nosotros, ni por vosotros. Soinu frogarik ez egiteko oso ondo entzun zen, eta Xabik oso ondo abestu zuen. Agian asteroideen antzokian eta 11+ (gehienbat 11+ ) falta ziren, baina dena ezin da eskatu.

    Eskerrik asko puagatik eta gurekin hitz egitera jaisteagatik! Ostiralean Lekeition ikusiko gara! Espero dugu eguraldiak laguntzea.

    Segi horrela!

  3. kerobia Says:

    Aupa! Ba beste bi abesti jotzeko asmoa geneukan, eta horietako bat Asteroideen antzokian zen, baina euria…

  4. esti Says:

    gasteiztik trapagaranera joan ginen zuen kontzertua entzuteko, eguraldiarekin oinak guztiz bustita neuzkan, baina behin kontzertua hasi zenean (pafuera los males) ta musikan murgildu ginen !!

    …, ez izan dudarik kontzertua hasterakoan entzuten geundenok, euriz bustita egotetik zuen musikaz blai egotera pasatu ginen bapatean.

  5. Mikel Says:

    Iepa iepa! Abuztuko kotnzertuetara joateko aukerarik izan ez dudanez iristen ari da Lekeitioko kontzertura joateko momentua. Nun eta ze ordutan izango da kontzertua gutxi gora behera?? Eskerrik asko eta ostiralarte!! ahhh, Islada kanta jo mesedezzz, oso ona da!

  6. kerobia Says:

    Aupa! Ordutegi zehatza ez dakigu oraindik. Dakigunean post bat zabalduko dugu Lekeitio eta Bermeoko kontzertuekin (Irailaren 4 eta 7). Momentuz lekeitiokoari buruz zera dakigu, horrela izango dela ordena:

    Seiurte
    Kerobia
    Gatibu
    Txapelpunk

    Laster arte!

  7. Mikel Says:

    Eskerrik asko!!! Bertan egongo gara

  8. Neka Says:

    Bikaina Tina-ren amaiera hori!!!me encanta!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: