Papera eta Kartoia – Recording

Bueno, ba iristen ari da eguna. Martxoaren 6an hasiko gara Papera eta Kartoia grabatzen. Bateriekin hasiko gara normala den bezela. Asteburutan grabatuko dugu eta asmoa astesanturako, ahotsak izan ezik, beste dena grabatua izatea da. Ondoren nahasketa eta masterizazioa eta ea maiatzarako kaleratzen dugun. 6 abesti aukeratu ditugu, beraz gabonetan grabatu genuen maketatik bi baztertu ditugu. Arreglo denak nahiko finkatuta daude, eta baita letrak ere. Estudioa, Berrizgo Lorentzo Records izango da (Rose Escargot eta Materia Organikoa eta Gainerakoak bezelaxe). Aitor Ariñorekin ari gara azken detaileak konkretatzen, nola grabatu pianoak, ze anpli erabili, baterien soinuak…

Bideokliparekin ere lanean gaude, eta posible da oraingo honekin bi bideoklip ateratzea. Maiatzarako single bat aterako dugu, bideokliparekin batera. Lehengoan bezela bideoklip-a Lohitzunerekin aterako dugu.

Bestalde Maite Gurrutxaga eta Investic-eko lagunak jada lanean ari dira cd-aren ilustrazioak eta web orrialdea prest egon daitezen.

Beraz, esan daiteke dena abian dela, gogotxu eta pozik. Ea zer ateratzen den. Guk nahiko garbi daukagu zer aterako den, baina zuek zer espero duzue? zein estilo? Ea norbait idaztera animatzen den! Zuen abesti berriei buruzko galderak erantzuten saiatuko gara posible den bitartean.

Kerobia

P.D: Martxoak 6tik aurrera, grabaketaren berri blog honetan ematen saiatuko gara, prozesu guztia azaltzeko.

ººººººººººººº

Se acerca el día. El día de entrar al estudio. Empezaremos el 6 de Marzo a grabar Papera eta Kartoia (Papel y cartón, segunda parte de la triglogía). Comenzaremos con las baterías como es normal. La idea es ir grabando los fines de semana para plantarnos con todo grabado en semana santa, salvo las voces. Después nos quedarán las mezclas y la masterización, pero a ver si para Mayo lo sacamos. Hemos escogido 6 canciones de las 8 que grabamos en navidades, por lo que dos se quedan fuera (no sé si las rescataremos para algún concierto, o si caerán en el olvido). Los arreglos están prácticamente definidos, y las letras también (esta vez antes que cualquier vez🙂. Como hicimos con Rose Escargot y con Materia Organikoa eta Gainerakoak, el estudio elegido es Lorentzo Records en Berriz. Estamos ultimando los detalles con Aitor Ariño, cómo grabar pianos, qué amplis usar, sonidos de batería…

El Videoclip también está en marcha, es posible que esta vez saquemos dos videos. Lo que está claro es que para Mayo queremos sacar un single junto con su videoclip. Como la otra vez contamos con Lohitzune para la edición y grabación del video.

Por otro lado Maite Gurrutxaga e Investic están ya en marcha con ideas para las ilustraciones del cd y para que la web esté lista para el lanzamiento.

Por lo tanto podemos decir que ya está todo en marcha, y nosotros estamos ilusionados y contentos. ¡A ver qué sale! Nosotros tenemos la idea bastante clara de lo que va a salir, pero ¿qué esperáis vosotros? ¿Qué estilo creéis que será? A ver si os animáis a escribir. Nos comprometemos a contestar las preguntas sobre las nuevas canciones en tanto en cuanto podamos.

Kerobia

P.D: A partir del 6 de Marzo, intentaremos detallar todo el proceso de la grabación en este blog.

7 Erantzun to “Papera eta Kartoia – Recording”

  1. lei Says:

    Aupa Kerobia!
    Niri gustatuko litzaidake Rose Escargot-en estiloa jarraitzea izan ere, nire ustez, nolabaiteko “aldaketa” egon da disko honetatik trilogiaren lehenengo parte honetara arte.
    Une oro Kerobiak estilo propio bat jarraitzen duela erakutsi duzuen arren, ezberdintasun bat ikusten dut azken bi lan hauen artean eta agian gehiago gustatu izan zait aurreko diskoan entzundakoa.
    Hala ere, argi utzi nahi dut, Materia Organikoa eta gainerakoak ere gustura entzuten den musika dela.

    Bigarren parte horretan zer aurkituko dugun ikusteko itxarotea baino ez zaigu geratzen ordea.

  2. kerobia Says:

    nahiko arriskatua da hau esatea, baina diferentzia guztiak salbatuz, agian Papera eta Kartoiak, Rose Escargoten antza gehiago dauka. Komilla guztien artean.

  3. jon Says:

    Aupa denoi!

    Ba berri ona 2. zatiaren xehetasun gehiago jakitea. Espero dut “Materia…”ren indarra ere mantentzea, ikaragarria da trasmititzen duena. Osterantzean, irrikaz itxarongi dugu berria.

  4. b. Says:

    Irrikitan!!!

  5. erli Says:

    Apa zuek,

    “joder” da esan dezakedan gauza (materia?) bakarra. Hilabete gutxi batzuk igaro dira “Rose Escargot” entzun nuen azkenengotik, ta berriz ere “engantxatuta” bizi naz, zeharo, hasiera-hasieratik isiltasun aspergarrira arte.

    . Lanetik noiz aterako irrikaz nago, nire kotxe umil eta adintsu horretan belarrientzako opari den hori topera barneratu ta gozatzeko. Joder. Holakorik!!! Bejondeizuela.

    Aurretik Lei-k esan bezala, ni ere Rosen aldekoa naiz, baina tira izaera ta esentzia mantentzen den bitartean zorionekoa ni (gu).

    Besarkada bat, joder.

    erli

  6. adriu Says:

    ba nire ustez aldaketa egongo da materia organikotik ona baiana gustatuko litzaidake kaña pixkatxu bet emotia nahiz eta egiten duzuen lan bikaina maite arren baian kaletik joaterakoannn gehio “engorilatzeko” jejejej
    Baina nire ustez egingo duzuena gustoko izango dutttt kerobia jarraitzen izango du da horida garrantzitsuenaa da ea maiatza goiz heltzen da jajaj
    zaindu zaitezteeee

  7. Ezezaguna Says:

    mierda

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: