ASTEROIDEEN BIDAIA: GELTOKIA, ARTIKA. KRONIKA.

Egia esan ez zait batere erraza egiten Artikako kontzertuan Kerobiak sentiarazi zidana hitzekin azaltzea, azaldu ezina baita.

Hainbeste urtetan Kerobia ezagutu arren, egunero harritzen nauen taldea da. Ez soilik egiten duten musika ausartagatik, baita aurrera eramaten dituzten ideia ero guztiengatik ere. Artikako azken kontzertu hau horietako ideia ero bat izan zen hasieran.

Lehenik eta behin, kontzertu berezia prestatu zuten: beti eskaintzen dituzten kontzertuetatik pixka bat aldendu, adibidez, formatu akustikoa abesti zerrendan sartuz… Kerobiaren ibilbidean berebiziko garrantzia izan duten kolaborazioekin (ez bakarrak noski) Luisillo, Marino Goñi eta Karlos Ortiz… Jarraitzaileei bertara hurbiltzeko erraztasun guztiak eman eta autobus bat antolatu zuten, azken kontzertu berezi horretara joan zitezen. Amaitzeko, Txantreako Akelarrea tabernan egin zen festa… Horrela azalduz oso erraza badirudi ere, lan handia eta buruhauste asko sortzen dituen prestaketa zail baten emaitza izan da.

Baina zorionez dena ondo atera zen. Ondo ez, BIKAIN!!!

Artikara iritsi bezain pronto Kultur Etxea jendez beteta ikusi genuen eta sarrerak agortu egin zirela jakin genuenean… zelako poza!

Eta bertan sartu… gure lekua bilatu… jendearekin hitz egin… urduritasuna gorputzean… eta bat-batean argiak itzali eta pertsonalki niretzat, Kerobiak orain arte emandako kontzerturik onenetarikoa, hasi zen.

Azken kontzertuen iraupen laburra (Durango, Nafarroa Oinez…) atzean utziz, Artikako kontzertuak bi ordu luze (askorentzat hala ere labur) iraun zuen. Guztira hogeitabi abesti entzuteko aukera izan genuen bertara hurbildu ginenok: aspaldi entzun gabeko abestiak, “Itsasoa” (Karlos Ortiz Kerobiako baxu ohiaren kolaborazioarekin, momentu guztiz polita izan zena), “Zenbait gela”… Rose Escargot-en bizitza zuzenean entzun genuen berriz. Azken diska den “Materia Organikoa eta gainerakoak” osatzen duten bost abestiak ere entzungai izan ziren eta, azkenik, oraindik jende gutxik ezagutzen dugun abesti berri bat.

Amaieran… amaieran berriz harritu gintuzten guztioi. Taldekideak eskenatokitik jaitsi, Xabi eta Albertok kitarra ekustikoa harturik, Mikel akordeoia besoetan, Txabas pandereta eskuetan eta Marino Goñi eta Luisilloren kitarren laguntzaz, alboko gela batera gidatu gintuzten. Bertan, bakoitza pibote moduko batean igo eta jende guztien txalo eta oihuekin -“pa… pa pa pa pa pa…”- amaitu zen birari amaiera eman zion kontzertu izugarri hura.

Ondoren, jende asko Akelarre tabernara hurbildu ginen eta bertan ordu dexente pasa genituen jaten, edaten, hitz egiten… Kerobia taldekoek jarraitzaileekin egoteko aukera izan zuten eta hori guztiz atsegina izaten da beti. Goizeko hirurak aldera autobusean etorri zen jende guztia bertan zegoela ziurtatu eta agurtu ostean, gutako batzuk Akelarrera itzuli eta bertan jarraitu genuen edaten, futbolinera jolasten, edaten… ;D

Bestalde, ezin ahaztu ditut Kerobia taldekoekin kontzertuz kontzertu ibiltzen diren teknikariak, Fran eta Dudu… zelako lan ona egin duten biek!! Askotan ez gara haietaz oroitzen eta esan beharra dago haiek gabe, emandako kontzertuak ez liratekeela posible izanen.

20:00tan hasi zen gau hura (askorentzat lehenago hasi bazen ere) zinez, oroimenean geratuko zait betirako.

Espero dut bertara hurbildu zineten guztiok ni bezain beste disfrutatu izana. Eta joateko aukera izan ez zenutenok gustatuko litzaidake horrelako zerbait berriz, noizbait errepikatzen badute, bizi izateko aukera izan dezazuten.

Zuei Xabi, Mikel, Alberto eta Txabas, jarraitu zareten bezalakoak izaten, edukitzen dituzuen ideia zoro guzti horiek gauzatzen; laburbilduz, gu guztiak txunditzen.

Mila esker, benetan!

Kerobiaren hurrengo lanarekin ikusiko dugu guztiok elkar!!Ordurarte… ondo segi Kerobiazaleak!!

Nekane Madariaga.

—————————————————–

Bidali zure kronika kerobia@kerobia.com helbidera

3 Erantzun to “ASTEROIDEEN BIDAIA: GELTOKIA, ARTIKA. KRONIKA.”

  1. kat Says:

    Nekane artistaaaa!!! kuanto amor!!! oso politta! ta kerobianoei, ba pena bat han ez egon izana!!

    Segi hola!

  2. Bortxu Says:

    Esa kazetariiiiiiiiiiiiiiiiiii!jajajaja!

    muxuuuuuuuutxus!

    Pd: lanean nago,ez daukat denborarik idazteko…

  3. jon Says:

    ba bai, horrelako zeoze izan zan artikako kontzertua, nere ikuspegitik, behintzat. ia hilabete pasa da ordundik, baina oso gogoan det han bizitako guztia. ea orain, oporretan nagoenez, ni ere bertako kronika idaztera animatzen naizen!
    pd: otsailerako azken berririk?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: