Kerobiarekin bidaiatzen. Kronika

Ni ez noa hemen Kerobiak zein ondo jotzen duen esatera, egunero musikarekin bizi arren ez baitut gaiaz hainbeste ulertzen. Ez noa nola jo zuten abesti hau edo bestea edo zein tonutan afinatu edota zer nolako gitarra edo bateria dituzten zehaztera. Ez. Nahi dudana Kerobiaren musikak sentiarazten didana adieraztea da.

Laburbilduz, Rose Escargoti gertatu bezala, bidaia bati esker hasi zen Kerobiarekiko grina hau. Bidaia zentzu literalean bai, baina bidaia hori trantsizio bidaia ere izan zen, norbere bizitzan lehena eta geroa bereizten dituen horietakoa. Izan ere, era batean denok gara Rose.

Bidaia horretan aldi oro Kerobia generaman belarrietan. Beraz, niretzako Kerobia musika talde bat baino gehiago da, taldearen musika eta letrak lagundu egin baitziguten garai bati aurre egiten. Hori dela eta, Kerobiaren kontzertu bakoitzak ez dit aisialdirako aukera bat besterik ematen. Horrez gain, igarotako momentuak dakarzkit gogora eta latzak izan arren, inoiz baino gehiago ikasi nuela esan dezaket orain. Beraz, momentu horri aurre egin geniola gogorarazten dit.

Behin hori azalduta eta niretzako Kerobiaren kontzertu batek suposatzen duena antzeman daitekeelakoan, goazen ba eguneko kronika egitera.

Bost pertsonako talde bat heldu ginen larunbatean Bilboko Termibusera, autobusa hartzeko irrikaz, ordua baino ordu erdi lehenago. Autobusera igo orduko jendearengan ere kontzertua ikusteko gogo biziak sumatu genituen, nahiz eta aurretik bi ordu eta erdiko bidaia izan. Inor falta zen ikusteko zerrenda pasatu eta autobusa Donostiara bidean abiatu zen, handik Iruñara joateko. Nahiko labur egin zitzaigun bidaia eta esan beharra dago ondo antolatuta zegoela dena, orduan eta guztiok heldu baikinen Artikara. Anekdota legez, esan behar Nicolas Cage-n Bangok Dangerous filma jarri zigutela bidaia arintzeko asmoz edo. Odol gehiegi agian, baina ikusteak ez zigun kalterik egin.

Artikara heldu eta sarrerak jasota, aretora sartu eta ezusteko nahiko atsegina hartu genuen, antzokiak tamaina handia izan arren, sarrera guztiak agortu baitziren. Argiak itzali eta kontzertua hasi zen orduan. Hiri ikusezinak, baxuak solo bat, eta ondoren gitarra jotzen hasterakoan abeslariari jarraituko zioten argiak, baxu horri adi-adi. Hasiera ezin hobea eta hileak puntan. Ondoren, Materia Organikoa eta Gainerakoak diskoaren zenbait abesti etenik gabe jo eta letrak abesten aritu ondoren, Rose Escargoten “Izan Ere” abestiaren garaia heldu zen. Abesti berezia niretzat, lehenago aipatutako bidaia horretako ereserki edo soinu banda izan baitzen.

Kontzertu berezia zela azalerazi zuena, kolaborazioez eta taldekideen emozioaz gain, akustikoan jo zituzten abestien kopuru zabala izan zen. Lehenak, “Zenbait gela betetzeko zorionaz zuretzako”, oilo ipurdia jarri zigun berriro ere. Abestiak berak baino gehiago (horrek ere bai), Xabiren abesteko moduak berak. Aspaldi ez zutela kontzertuetan jotzen abesti hori eta egia esan horrela abestea oso zaila iruditzen zait.

Youtuben entzuteko aukera bakarrik izan dudan abestiaren ordua heldu zen hurrengo. Islada. Domekatik ari naiz, bideoan grabatutako abesti hori entzun eta entzun eta gitarrako tlabaturak ateratzen saiatzen (lortu dudala uste dut jadanik). Burutik kendu ezinik, gustatu zaidan seinale.

Abesti gutxi batzuk besterik aipatzeko ahaleginetan, beste bi abesti aukeratuko nituzke. Asteroideen antzokian artista eraila akustikoan eta Paradisua bertsio berrian. Lehenengoaren kasuan ez dakit bertsio bietatik zeinekin geratu, baina bigarrenaren kasuan, eta kontzertu batetan lehenengoz entzun nuenetik berdina pentsatu nuen, bertsio berriarekin geratzen naiz dudarik gabe; piano zatiak oso onak dira.

Kontzertua amaitzeko, Betiko Utopiak (oso gogoko dudan beste abesti bat) eta +. Antzoki osoa zutitzea lortu zuen Kerobiak azken abesti honekin. Denok aho batez abesten geundela, niretzat gaueko momenturik hunkigarriena heldu zen. Taldekideak musika tresnak eskuetan hartu eta eskaileretan gora abiatu ziren harrera gelan, inolako mikrofono, ezta anplifikadorerik gabe, guztioi abesteko.

Zerbait negatiboa esatekotan, Ibrahim kanta bota nuen faltan, ea berriro ere kontzertuetan entzuteko aukera dugun, aspaldi ez baitute jotzen.

Kontzertua amaituta, handik Akelarrera. Giro atsegina, jende asko, musika ona eta janaria. Bertan taldekideak denoi harrera egin ziguten. Baina erlojua etengabe aurrera zihoan eta autobusa hartzeko ordua heldu eta berriro ere Bizkairantz joan ginen. Oraingoan Al otro lado de la camaren bigarren zatia jarri ziguten, baina inork ez zion jaramon handiegirik egin. Autobusa lo zihoan, eguneko emozioen osteko nekea dela eta agian.

Besterik gabe, eskerrik asko Kerobiako taldekideei bihotz-bihotzez, gure “baitango basamortua” larunbat gau hotz hartan zuen musika eta arretarekin izozten ez utzi eta hori gutxi ez balitz, berotzeagatik.

Udane Beaskoetxea

—————————————————–

Bidali zure kronika kerobia@kerobia.com helbidera

3 Erantzun to “Kerobiarekin bidaiatzen. Kronika”

  1. blogari Says:

    Mila esker Udane! oso kronika polita! ea jende gehiago animatzen den idaztera, juteko aukera izan ez genuenok irakurtzeko aukera izateko!

  2. neskatile Says:

    uleak puntan kontzertue amaitu ta gero, uleak puntan kronika irakurri ta gero. Oso politxe ta oso ondo azaldute. Orain egunak kontetan hurrengo kontzertua ailega arte. Eskerrik asko kronikagatik eta eskerrik asko kerobiari momentu batzuten euren zati txiki bet sentiarazteagatik.

  3. aldara Says:

    kontzertu itzela benetan, gau ahaztuezina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: