Amaitu da bira

Amaitu da bira…. eta nola gainera…. mila esker Artikara hurbildu zineten guztioi, gonbidatuei, ikusleei eta bereziki autobusa bete zenuten guztioi, eta baita ere lekurik gabe geratu arren, nola edo hala iritsi zineten guztioi. Gure partetik kontzertuan oso gustora egon ginen, zerbait berezia prestatu nahi genuen eta nik uste dut gau berezia izan zela guztiontzako. Mila esker gurekin kolaboratu zutenei, Luisillo Skalariak, Marino Goñi eta Karlos Ortiz. Eta kontzertuan esatea ahaztu bazitzaigun ere, noski mila esker, gurekin beti bezela teknikari moduan aritzen diren Fran Perez eta Eduardo Galan-i.

Amaitzeko, azaldu zineten guztioi, kerobia@kerobia.com helbidera zuen kronika bidaltzeko eskatu nahi dizuegu, bidaia, kontzertua, festa….. Zuek bidalitakoa blogean jarriko dugu, denok ikus dezagun. Eta honekin batera argazkiak, bideoak edo dena delakoa baldin badago, bidali eta hemendik jarriko dugu. Bidea errezteko jo genuen setlist-a jarri dugu:

  • Hiri Ikusezinak (Rose Escargot)
  • Rose (Rose Escargot)
  • (Vals) (Materia Organikoa eta Gainerakoak diskako intertema)
  • Eta telefono gorrian (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • “Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan” (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Aurkitu dute (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Maite zaitut, tina (Rose Escargot)
  • Grabitatea, Oxigenoa, Maitasuna eta gure existentziarako beste zenbait baldintza (Rose Escargot)
  • Izan ere (Rose Escargot)

————————
AKUSTIKOAN
————————

  • Zenbait gela betetzeko zorionaz zuretzako (Kerobia)
  • Islada
  • Asteroideen antzokian artista eraila (bertsio akustikoa) (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Abesti berri bat

————————

  • Isburt (Luisillo Skalariak-ekin) (Rose Escargot)
  • Garuna eta Gorputza (Karlos Ortiz-ekin) (Kerobia)
  • Itsasoa (Karlos Ortiz-ekin) (Kerobia)
  • Buruerahileen farola (Marino Goñirekin) (Rose Escargot)
  • Paradisua (bertsio berritua) (Kerobia)
  • Mezu bat zuretzako (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • (bajo zatia enlaze moduan)
  • Asteroideen antzokian artista eraila (bertsio normala) (Materia Organikoa eta Gainerakoak)
  • Esnatu naiz (Rose Escargot)

===================

BIS

  • Betiko utopiak
  • + (Rose Escargot)

P.D: Akelarren zuek guztiokin gehiago egoteko aukera izatea gustatu izango zitzaigukeen, baina batetik bestera ibili ondoren ez da erreza…. dena den mila esker ere hara azaldu zineten guztioi!

5 Erantzun to “Amaitu da bira”

  1. kerobia Says:

    Maite gurrutxagari buruzko bideoa, ilustratzailea:
    http://es.youtube.com/watch?v=vKVd4Ktj9G0

    Zorionak Maite!

  2. Neka Says:

    Sekulako kontzertua mutilak, benetan!!!

    Hainbeste kontzertu ikusi eta gero Artikakoa betirako geratuko zait niri behintzat oroimenean!!

    ZORIONAK EGIN ZENUTEN LANAGATIK BENETAN!!!!!

  3. David (Jevi) Says:

    KONTZERTU BIKAINA!

    Musika munduan ikusten ez diren intentsitate, energia baita emozioa erakusten diguzue eszenatokira igotzen zareten aldioro…Baina Artikakoa geratuko zait gogoan sekulan ikusitako emanaldirik hoberena bezala.

    Eta zer esanik ez, soinua eta argiak….ahoa bete hortz!

  4. nafarroko neska Says:

    ezin hitzik erran zuen kontzertu originalarengatik. 10 bat emanda ere motz gera ninteke..eta, egia errateko zuek transmititzen duzuen indarra ta gogoa ezin beste inorekin konpara…bestalde, erran beharra dago bururatu zitzaizuena, hau da autobusa, akelarre eta abar..ez dakit noren ideia izan den baina benetan nabari da nafarrokuk zaretela! dena a lo grande!..bukatzeko eskerrak eman guztioi eta ea horrela jarraitzen duzuen!! ez aldatu mesedez

  5. sagas Says:

    Ikaragarrizko kontzertua!!

    Oso oso polita, guztia, giroa, musika, ilusioa, momentuko sentimenduak…
    Kontatu nere kronikarekin!! laster bidaliko dizuet!!

    Mila esker guztiagatik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: