BIRA AMAIERAKO FESTA – Datu gehiago

Aurreko post-ean esan bezela, Azaroaren 29an Kerobiak Artikako Kultur Etxean emango diogu gure birari amaiera. Konzertu berezi bat egiteaz gain, ondoren festa bat antolatu dugu zuek guztiokin. Aurreko postan jarri ez genituen datuak jarriko ditut orain.

  • Kontzertua 20:00etan hasiko da Artikako Kultur Elkartean. (Artika non dagoen ikusi)
  • Kontzertuko sarrerak 5€ balio du eta bertan eros daiteke.
  • Ondoren festa Akelarre Elkartean izango da. Kontzertua amaitu ondorenetik, gaueko 03:00ak arte. (Akelarre elkartea non dagoen ikusi)
  • Festak, Kerobiak aperitibo bat jarriko du, eta edaria bakoitzaren kontu izango da, taberna bezela ere funzionatzen duelako
  • Gonbidapena guztiz irekia da, edonor sartu daiteke Akelarre Elkartean egun horretan

Beste kontua, autobusarena da. Urriaren 31 arte eman genuen apuntatzeko epea, eta orain AZAROAREN 5 arte luzatuko dugu, baina hortxe itxiko da modu definitibo batean. Jende kopuru nahikoa osatu bada autobus bat jarriko da, Bilbotik aterata, Donosti eta Iruñatik pasata kontzertura joango dena. Festa amaitzerakoan aurkako errekorridoa egingo du Bilboraino. Datu gehiago:

  • Bilbo eta Donostitik datorren jendearentzako prezioa 15€ autobusa + 5€ sarrera. Guztira 20€.
  • Iruñatik datorren jendea: 10€ autobusa + 5€ sarrera. Guztira 15€.
  • Autobusaren etortzeko ordutegia: 16:30etan Bilbo (Termibus), 17:45 Donostia (Bus geltokia), 19:00 Iruña (Hotel 3 reyes).
  • Autobusa bueltatzeko ordutegia: 03:15 Iruña (Hotel 3 reyes), 4:30 Donostia (Bus geltokia), 5:45 Bilbo (Termibus).

APUNTATZEKO AZAROAREN 5 AURRETIK IDATZI kerobia@kerobia.com HELBIDERA.

6 Erantzun to “BIRA AMAIERAKO FESTA – Datu gehiago”

  1. Blogero Says:

    Durangoko kontzertuari buruz:
    http://durangaldea.wordpress.com/2008/10/25/urriaren-31n-durangon-nahi-gaitue-argiakoek/

  2. Blogero Says:

    Durangoko ostiral honetako kontzertuaren beste textu bat:
    http://www.eitb.com/gaztea/albisteak/osoa/22200/kerobia-zea-mays-eta-desordutan-taldeak-ortiraleko-gaztea-liven/

  3. neguetxea Says:

    ze ordutan hasten zarete durangon? sarreraren prezioa dakizue?

  4. Mikel Says:

    Gu lehenengoak gara, uste dut 22:00etan hasten garela. Eta uste dut sarreraren prezioa 6€koa dela. Ahal dugunean post bat irekiko dugu datu gehiagorekin.

  5. Topagunea Says:

    Aupa! Artikako emanaldia Topaguneak antolatutako BatBiraLau Nafarroako Kultur Zirkuituaren barneko emanaldia da Artikakoa. Bertan ikusiko gara!!

  6. Durangoko kontzertua « Says:

    […] « BIRA AMAIERAKO FESTA – Datu gehiago […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: