ongi iritsiak asteroideen antzokira

Beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hauetan ez ote garen haizerik gabe geratuko. Ta pentsamendu honekin hasiko naiz hori bait zen pentsatu nuena Catalunyako bidean gindoazela, ta ez beste ezergaitik. Esan genezake azken aste hauetako jirabueltarekin amaitu dela Kerobiak eskeini behar zituen kontzertuak. Egia da oraindik ere bizpahiru tablagaineratze falta direla, baña ez da momentu txarra gogoeta pixket egiteko.

Egia esatera ez dugu istorio handirik kontatzeko, baña bai gure istorio txikiak.Inportanteak gureak direlako nola ez. Inportanteak guretzako soilik eta seguruenik. Ta askotan irudi ikusgarriak edo hitz potoloak erabili ordez nahiago izaten da norberataz barre egitea eta handitasun edo pretensio puntu hoiek lurreratzea.

Kerobiak eman du ahal zuen guztia posible zen leku guztietan. Ez gehio ta ez gutxiago. Guztia esana dago, kontzertuetan alegia. Agian reflexio azkar bat, ez garela putak (salbuespenak salbuespen), ez garela  saltzaileak eta kontzertu batekin jaiotzen dena kontzertua amaitzean hiltzen dela.

Hori da kerobia, flujo bat, haizea besterik gabe. Dena den, beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hontan ez ote garen haizerik gabe geratuko.

7 Erantzun to “ongi iritsiak asteroideen antzokira”

  1. Izas Says:

    Hausnarketa ederra, argazki dotorea
    😉

  2. vladi Says:

    kaixo!

    zuek errota zareten bitartean gu(jarraitzaileak) dena ematen jarraituko dugula errota hori mugitzeko haizea emateko. Zorionez aurten kontzertu askotara joateko aukera izan dut ta egia esan bakoitza istorio diferente bat zen zein baño zein ederrago.

    ta zuen kontzertueak amaitu ondoren ere zuen musika(azkenerako sentiendua dea) momentu asko altxatzen, animatzen eta askotan beharrezkoak diren malko oiek botatzen laguntzen digute(jarraitzaileen istorio txikiak dira auek)

    eskerrik asko!!! ta jarrai horrela!!!

    espero elkargurutzean topatuko dugula elkar

  3. Marc Vidal Says:

    Jajajajajajajajajajajajajaja

  4. Navarpan Says:

    q post mas bonito jajajejeje😉😉😉 *** xDDDDDD
    nos vemos jajejejajajajeje

  5. Neka Says:

    Ostras ez dakit zenbat alditan ikusi dudan ya bideoa!!jajajaja!!OSO ONA!!!

  6. Blogero Says:

    http://notengoiphone.wordpress.com/2008/09/17/kerobia-y-las-licencias-creative-commons-un-gran-futuro/

  7. ager Says:

    zuen haizea asko gustetan jaku,
    batzutan ipar haize hotza, bestetan hego zoroa, hurakana edo hondartzako brisa goxoa!!!
    beno, ondo ibili eta ea durangon ikusten garen!!!
    emon haizea!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: