Ordutegiak eta bideoak

Gutxi gora beherako ordutegiak dira eta kontzertuaren gutxi gora beherako iraupena ere jarri dugu, kontzertu askotan mugatua baitaukagu.

– Tolosan (12-IX) 21.50 inguru hasiko gara eta ordubeteko kontzertua izango da.
– Bermeon (13-IX) 02.00tatik aurrera egongo gara iraupen mugarik gabeko kontzertuan.
– Donostian (14-IX) 19:00ak aldera joko dugu ordu erdiko kontzertu labur bat.
– Vicen (18-IX) 22.00etan hasiko da kontzertua eta 45 minutu ditugu.
– Eta azkenik Bartzelonan (20-IX) 21.00etan hasiko gara eta 50 minutu inguru joko ditugu.

Bestalde, www.fotolog.com/kerobia_rose argazki web orrialdean azaltzen den bezela, Nekane-k gure Bilboko kafe antzokiko kontzertua oso osorik grabatu zuen eta abestiz abesti youtubera ari da igotzen “Kerobia Bilboko kafe antzokian (X)” izenarekin. Hementxe lehenengoa jarriko dugu eta hortik besteak ikus ditzakezue.

12 Erantzun to “Ordutegiak eta bideoak”

  1. Itziar Says:

    Kontzertuen atalian ez dau jartzen baina, egia da Plateruenan joko dozuela Urriak 31an, Zea Mays-ekin ??? Karteletan hori jartzen dau.

    Muxu haundi bat Kerobia, onenak zariela

  2. kerobia Says:

    Bai egia da, baina atzo bertan konfirmatu ziguten eta oraindik ez dugu jarri. Berehala jarriko dugu kontzertuen atalean.

  3. Ondarru Says:

    Bermeoko kontzertu 22.00etan edo 02.00etan ixango da? Bermeoko jaxetako egitaraun ez dau ixe ipintxen baine Gordiskak disketxin arabera gabeko 22.00etan ixango da kontzertu!!!!Ahal bazue erantzun mesedez.
    Kontzertoz kontzerto gabiz zeuei segike eta Bermeoa juteko esperantzi dakauenez, ordutegixe hobeto jakin nahiko geunke.
    Ibrahim entzuti be ondo eongo zan, aspaldiko partez…
    Benga ondo segi eta Bermeo arte!!!!

  4. neguetxea Says:

    nik ere jakin nahiko nuke ze ordutan den Bermeoko kontzertua.

  5. kerobia Says:

    jarri dugun moduan, gure informazioaren arabera, guk 02ak aldera joko dugu, nahiz eta kontzertuak 22:00etan hasi.

  6. manuchao2007 Says:

    eskerrik asko. Eta baita Nekaneri bideoak igoteagatik. Badakit zenbat kostatzen duen bideoak igoteak eta…mila esker!

  7. kerobia Says:

    Kaixo, Bermeon gaude, soinu froga egin dugu eta kontzertua 00:45etan hasiko da, beraz adi ordutegiarekin!!!

  8. bermioVisitant Says:

    Eskerrak 02:00 baino lehen kontzertuan ginela!!!!

  9. manuchao2007 Says:

    zoritxarrez berandu heldu nintzen. Ordu bietan hasiko zela pentsatu nuen eta ordurako bukatu egin zen kontzertua. Hurrengoan izan beharko.

  10. kerobia Says:

    sentitzen dugu ordutegiaren asuntoarena. Hori zen guk geneukan informazioa baina aldatu egin zen. Gauza hauetan askotan aldaketak egoten dira…. horregatik ordutegiak blogean jartzea arriskutsua da, dena ondo ateratzen bada mesede handia izan daiteke ikusleentzako, bakoitzak bere planak egiteko, baina beste askotan aldaketak egoten badira, putada bat izan daiteke. Beraz, baldin badakigu, ordutegiak jartzen jarraituko dugu, baina kontutan hartu horrelako gauzak pasatzen direla😦 ahal izan genuen bezain laister aurreko posta utzi genuen ordutegi aldaketarekin.

    ondo izan ta beste bat arte!

  11. Garazi Says:

    aupa Kerobia!!

    oraindik ez dut zuek ikusteko aukerarik izan eta asko eskatzea ez bada kontzerturenbat aiaraldean ematea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko zuen musikagatik. Muxs eta ondo izan

  12. agertxu Says:

    Kaixo Kerobiatarrok,
    oraingoz ezingo zaituztet piska batean aurrez-aurre ikusi baina ea laster barriro ikusteko aukera dekogun!
    momentuz diskoari buelta ta buelta raiatu arte!
    untsa izan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: