Akustikoa

Kaixo!

Atzo Bilboko Fnac-en eman genuen saio akustiko bat. Aurreko ostegunean ere Bilbon izan ginen, Kafe Antzokian hain zuzen ere. Baino oraingo honetan ezberdina zen. Ordu erdiko saio akustikoa eskatu ziguten eta horretarako arratsalde bat hartu, abestiak aukeratu eta nola edo hala prestatu genituen. Xabik esan zuen “Ongietorriak asteroideen antzokira, akustiko hau, hemen Bilbon jaio da eta baita hil ere” ez baitaukagu beste akustiko bat ematea pentsaturik. Albertok bere ohiko baxu elektrikoa Kontrabaxuarengatik aldatu zuen, Xabik kitarra akustikoa hartu, Txabas, hainbeste traste baztertu ondoren, pianoarekin besterik ez zen geratu, eta nik neuk, bateria erdia pikutara bidali nuen, eskobillak hartu, eta kaja, chaston eta crash batekin besterik ez nintzen geratu.

Jende dexente hurbildu zen, antolatzaileek esanda, ohikoa baino jende gehiago, eta tarteka aurpegi ezagunak. Hantxe zegoen Izas bere kamara eta tripodeekin, dena grabatzen (montajea eginda pasa guk denok ikusi ahal izateko), Nekane, beti bezela kamararekin (hurrengo bideoa berak jarri du youtuben) eta baita lagun eta ezagun gehiago.

Jo genituen abestien artean, Materia organikoa eta Gainerekoak diskoko lehenengo bi abestiak lotzen dituen vals intertema, Garuna eta Gorputza, Isburt, Rose Escargot Diskako + abestiaren lehenengo zatia, Asteroideen antzokian artista eraila…. Baina denak bere toke bereziarekin, akustikora moldatuta. Eta baita gure errepertorioan ez ditugun Islada eta Betiko Utopiak ere bai, norbaitek agian ezagunak izango ditu.

Horrekin batera abesti berri bat ere jo genuen, ez dakit zein izango den izenburua, agian gure bigarren zatian kaleratuko dugu…

Eta zuetatik, ba al dago norbait Bilboko bi kontzertuetan egon dena? Zein nahiago izan zenuten, akustikoa ala normala?

Hemen uzten dizuet, egon ez zinetenentzako Nekanek grabatutako Asteroideen Antzokian Artista Eraila:

Ondo izan eta laister arte, Mikel.

10 Erantzun to “Akustikoa”

  1. Hirune Says:

    Kaixo!
    Ni bi kontzertuetan egon nintzen (atzokoan azkenengo abestietan baina bueno!)
    eta bihak gustatu izan zaizkit, eta zein gehiago ba ez dakit egia esan. Antzokian emandako kontzertua animatuagoa izan zen, baina atzokoa, berezia.

    Ez dakit zein izan den hobea, dena dela, zorionak zuon lanagatik!

  2. LiBeTXu Says:

    Materia Organikoa (…) bira hasi zenutenetik, Kafe Antzokian ez, baina Gallartako kontzertuan bai izen nintzen. Baita atzoko kontzertuan ere, en primera fila (betikolez) lurrean eserita!
    Duda barik, nahiago dut akustikoa, pertsonalagoa da eta gertukoa. Hala ere, besteak ere oso onak izaten dira. Baina denetik onena, defraudatzen eztuzuela da. Talde batzuek (batez ere mundu mailan oso ezagunak direnak) zuzenean asko galtzen dute. Zuok irabazi egiten duzue.

    Atzo espazio txikian batu ziñeten. Harek Sopuertako Toldorent-en antza hartu zuen jajaja! Nirekin joan zen lagun batek, Xabik saltoak ematerik ez zuela komentatu zuen. Baita, geroago: “evidentemente me ekibokaba”.

    Portzierto, ahaztu egin zaizu aipatzea: eskaera bat bete nahian Ibrahim abestien lehenengo estrofatxoa jo zuen Xabi-k. Zaila zen retoa bai! jajaja!

    ZORIONAK laukote! eta ESKERRIK ASKO atzoko kontzertuagatik!

    P.D: Akustiko eran, kamarakin grabatutakoarekin disfrutatzea tokatuko zait hemetik aurrera antza denez…

  3. kerobia Says:

    Egia da Libetxu, heheh, Xabik publikoari zein abesti nahi zuten galdetu eta Ibrahim esan zuten! Noski akustikoan egiteko….. :S Konplikatua! Baino lehenengo estrofa abestu egin zuen. Paradisua ere eskatu zuten, baina horrekin ez zen animatu! Hurrengo baterako!

  4. Neka Says:

    Eooooo!!aki la fotografa!!jajajaj!

    Neri egia esan atzoko kontzertua izugarri gustatu zitzaidan!!Agian beste formatuko hainbeste kontzertu ikusita (eta ostegunekoa kamara zela eta asko ez nuen disfrutatu… jajajja), atzokoa benetan oso berezia iruditu zitzaidan!!
    Gainera jende dexente hurbildu zen eta giro aparta sortu zen bertan!!

    Dudarik gabe Euskal Herri mailako talde onenetariko bat zarete!!keda dicho!!!;D

    Benga ba laukote muxus ta segi horrela!!!

  5. Iani Says:

    Aupa,
    ni ere atzoko eta osteguneko kontzertuetan egon nintzen eta benetan berezia izan zen atzokoa, baina toki txikiegia zen zuen energia eta indar osoaz ondo gozatzeko.
    Onenak zarete eta espero dut urte askotarako izatea.
    Aupa!

  6. Nere Says:

    Iepa!!!!!!!!!!zuen kontzertu askotan egonda nau ta atzoko kontzertue espeziala iruditu jatan, desbediñe…gertukoa..ganera polite da abestiek beste ikutu bategaz entzutea eta matiz barrietaz ohartzea!
    Portzierto eskerrik asko iraganean islada jotzearren!!!! eneban iñoiz zuzenean entzun ta niri behintzat asko iristen jatan abestie da!!!! aber noiz animetan zarien ta “ez esan ezer” joten dozuen!!!!
    Pena bakarra mini-kontzertua izen zala, ia beste baten kontzertu akustiko luzeagoa joteko aukera dekozuen!!!!
    Eskerrik asko ta ikusikogara…edo hobeto esanda, laster ikusiko dugu elkar jajajaja

  7. Beste bat Says:

    Zuzenian ikuste zintuztedan aurrenengo aldia izan zala esan daiteke astelenekua, Bilboko Aste Nagusian ez bainitzan gehiegi eon euria zala ta, eta aurreko ostegunian azterketak diala ta enitzan antzokira hurbildu (damutu nitzan hortaz…).

    Eta benetan, oso-oso inpresio ona!

    Abesti berri hori, bigarren zatian edo ahal dezuen lekuan sartzeko modukua da, dudaik gabe. Asko gustatu zitzaiten nei behintzat.

    Eskerrik asko ta laister arte!

  8. Izas Says:

    Kafe Antzokian ostegunean baita Fnac-en astelehenean egon nintzen ere. Nire uste apalean, ez dira konparagarriak, Antzokikoa beste edozein zuzeneko bat bezala egiteko prestatuta baitzegoen eta Fnac-ekoa ordea beste ikutu bat izan baitzuen, testuinguruari egokituta.

    Biak kalidadekoak eta txukuntasunez eginak. Bietan emozioa jarriz eta eszenatokitik/tarimatik bestaldean geundenok azaletik barneraino hunkituz.

    Benetan BEREZIAK zarete!! (zer esango dut nik, ba!)

    Grabaketa gero etxean berrikusten egon nintzen eta tira, kamara bateko irudiak ilunagoak daude besteak baino, txokoaren argiztapena dela eta, beraz, muntaian agian nabarituko da diferentzia baina…
    Hurrengoan hobeto, jeje!

    Azpimarratzea nahi nuen guganako (hara hurbildu ginenonganako) gertutasuna eta sortutako giroa. Eskaerak egon ziren eta aurrez aurre egin genion berba ELKARRI (inoiz baino aproposago, eh Bandini Jauna!) guztiok.

    Irribarra atera zigun Xabik bere komentarioekin etab. Ni nere aldetik, urduri nengoen, dena ondo urtengo zelakoan eta kontzertu “ezberdina” ikusteko irrikitan nengoelako ere.

    Bideoarena berrartuz, egon zaitezte lasai, zuekaz jarriko naizela kontaktuan modu batean edo bestean bidaltzeko. Qué menos! Izan dozuen detaileekin hori gutxienekoa da Mikel! Beti esaten dizut baina, ESKERRIK ASKO!

    **Laburbiltzeko: herenegungo kontzertu akustikoa sari bat izan zela guk guztiontzat (gainerako guztiak bezala) eta zuek pertsona moduan ere merezi dozuela, ROCKEROS!**

    Mosu bat laurontzat!

    (Albertok ematen du lotsatzen dela grabatzen zaionean… jeje!)

  9. Izas Says:

    Agujetak ditut besoetan eta sorbaldan, tripodea, kamara biak eta ordenadorea kargatzeaz, Bilbotik Zallara eroateaz. Jejeje!

    Hasta las agujetas las he aceptado con gusto! Aiiiiii!

    Mosus!!

  10. neguetxea Says:

    Nik bietatik aukeratzekotan, kafe antzokikoa aukeratuko nuke, batezere, astelehenean somatu nuen berotasun faltagaitik. Ez dakit, zuen musikarekin geldirik egotea EZ DA POSIBLE!!! Hala ere, egia da akustikorako ere oso abesti aproposak dituzuela. Nahiz eta Ibrahim guztiz ez abestu, primeran geratzen da. Eta “+” zer esanik ez!!

    Baina, beno, orain arte ikusitakoetatik onena, Iruñeako San Ferminetakoa izan zen. Kriston anbientea egon zen. Behintzat lehenengo filakoen artean😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: