Sarrera agortuak

Kaixo!

Ostiralean izan genuen DOKAko kontzertu sarrera denak amaitu ziren. Sentitzen dugu kanpoan geratu izan zitenentzako, guretzako sorpresa handia izan zen, gertatzen zitzaigun lehenengo aldia zelako. Bestela giro bikaina izan genuen eta oso gustora geratu ginen. Orain, esan bezela, eman ditugun 3 zuzenekoen 3 abesti bidaliko ditugu, web orrialdean aportazioa egin duzuenon email helbidera (egun batzuk tardatuko du) eta aste batzuk geroago web orrialdean eskegiko ditugu, denok izan ditzazuen entzungai.

Hurrengo kontzertua Gallartan, ekainaren 6an. Ondoren Bilbon bi kontzertu emango ditugu, 12an Kafe Antzokian eta 16an Bilboko Fnac-en (19.00ak aldera). Azken hau kontzertu akustikoa izango da.

Ondo izan!

10 Erantzun to “Sarrera agortuak”

  1. Eirel Says:

    kaixo kerobia!!

    ointxe amaitu dut zuen bloga irakurtzen oso osorik, eskertzekoa da jendearekin kontaktua eduki nahi izatea, benetan

    badaukat cd berria eta…hitzik ez, aldaketak nabaritzen dira baina estilo berri hau asko gustatzen zait, tekladuak, amelie pelikularen giro bera lortzen du batzuetan..ikaragarria benetan

    ta orain…antzokian ta fnacen akustikoa, zer gehio eska dezaket?

    eskerrik asko!

  2. Ezezaguna Says:

    y tanto! ze ondo antzokian eta fnac-ean jotzea!! etxe ondoan!! eskerrik asko.

  3. vladi Says:

    joe ke pena examinetan izatia albetoi esan nion. jode ba gipuzkuoa alden akustiko bat edo beste joko bazenute ere etzen txarra izango. Dokakoa geiegizkoa izan zen eskerrik asko mutillak

    ke makinas

  4. JGabiMark Says:

    Aupa Kerobia!

    Ni Bilboko Kafe Antzokira joago naiz. Irratia.com-ekoekin batera ospatzera!

    Ea nolakoak diren zuen kontzertuak, diskoak behintzat earrak dira!!

  5. Maialen Says:

    bueno nik ustet ostiralen nahiko argi geatu zala asko gustatze zaigula zuen musika… ta oain lotsa piskat emateit, baino kontzertua… enfin hitzik gabe laukote!

  6. Izas Says:

    Bilboko Fnac-en akustiko bat… zelako opari ederra. Plazer handia izango da zuek berriro ere ikus-entzutea, betiko moduan. Jarraitu horrela laukote!

    Muxu handi bat eta ESKERRIK ASKO, benetan!

  7. fondo este Says:

    iepa!!
    bai kontzertu ikaragarria izan zan baina bueno hoi ba FONDO ESTE EXISTE
    uajajaj
    ala jarrai horrela i a triunfar

  8. neguetxea Says:

    gallartan non da kontzertua? jaiak ospatzen dira eta plazan da kontzertua edo leku itxiren batean?

  9. Mikel Z Says:

    ba ez nuke jakingo esaten, uste dut plaza ireki batean dela.

  10. Ardigaldue Says:

    nonok badaki ze ordutan izingo dan Gallartakoa kontzertue????????????
    gitxi gora-behera

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: