Esker onez – Como agradecimiento

Zornotza, Gasteiz eta Donostiko, gure lehenengo hiru kontzertuetatik abesti bana grabatu eta gure zaleei bidaltzea pentsatu dugu. Horretarako, jasotako donazioetan jarri duzuen emailera link bat bidaliko dizuegu eta eta bertan hiru abestiak deskargatzeko aukera izango duzue. Guzti hau orduan, Maiatzaren 23aren ondoren izango da, Donostiako DOKAn joko dugun kontzertuaren ondoren. Aurrerago gure web orrialdean eskegiko ditugu, baino aportazioa egin duzuen guzti horiei lehenago bidaltzea erabaki dugu esker moduan.

Kerobia Zornotzako Idaba aretoan

Zornotzako Idaba aretoan 2008/05/09. Mikele Idigorasen argazkia.

º—–º

Hemos decidido enviar a nuestros seguidores tres canciones grabadas de los conciertos de Zornotza, Gasteiz y Donostia. Para ello emplearemos las direcciones de mail de las donaciones recibidas y os llegará un mail con un link de descarga. Todo esto será después del concierto del 23 de Mayo en el DOKA de Donostia. Más adelante las pondremos en la web, pero queremos dárselo adelantado a todos aquellos que han aportado algo en este proyecto.

Laburpen hitzak: , , , ,

14 Erantzun to “Esker onez – Como agradecimiento”

  1. Laxoa Says:

    Noiz egongo da salgai dendetan? Hiru aldiz joan naiz ta ez dut ikusi, esan didate aste hontan egongo dela, zuen webean horrela agertzen da, baina jakin nahi dut ea noiz (hain zuzen ere) erosi nezakeen.

  2. xabi Says:

    kaixo Laxoa,
    diskaren distribuzioa ez dugu guk eramten eta horregatik oso zaila zaigu jakitea salmenta puntuetara ze egunetan zehazki iritsiko den, dendan esan zizuten bezela guri ere hala esan digute…aste hontan iritsiko direla…
    badakit inkordio bat dela behin eta berriz galdetzera joatea, horregatik eskertzen dizut eta espero dut lehen bait lehen denda horretan egotea.

    xabi

  3. Laxoa Says:

    Bale, eskerrik asko ta ZORIONAK!

  4. Leire ta Neka Says:

    Bihar gasteizen!!!zelako gogoak abesti berriak zuzenean entzuteko!!!jejejej!!

    beeenga ba bihararte potxolikos!!

    Muxus gasteiztik!!

  5. Mikel Z Says:

    Gaur Gasteizen 22:30ak aldera joko dugu!

  6. ager Says:

    aiiix!
    nik be joan gure dot gasteizera!!! penie ezin joan ahal izetie….
    besterik ezean, nire ordez zeuek gozatzie opa dotsuet, ziur baietz!
    Adio!!!

  7. Maialen Says:

    ni desiatzen nao ostirala allatzeko!

    lenengo aldiya izangoa zuzenian ikusteizuetela ta beno, emozionatuta nao ta abesti berritaz enamoratuta jeje

    benga zorte on!

  8. Neu Says:

    Zoragarria gasteizko kontzertua, orgasmikoa. Bateriak bikotea dauka???

  9. neguetxea Says:

    bikaina bai! batezere 11+!! Kontzertu batean lehen aldia zen entzuten nuena: itsasoa kristal, desitsuratuuuua…ZE ONA!!!
    (eta Xabik izan duen duetoa edanda zegoen tipoarekin ere…;-))

  10. neguetxea Says:

    Aupa Leire eta Neka!! zenbat argazki atera dituzue???

  11. Maialen Says:

    jeje nekanek eta leirek milaka seguru!😛

    galdera bat, nun erosi ahal dia donostiko kontzertuako sarrerak?

  12. Neka Says:

    Aupa Neguetxea!!!ba kontatzen hasita… 79 argazki!!baina asko paperontzira botatzeko!jjajajaa!!

    Hementxe uzten det youtubera igotako bideo baten link-a:

    http://es.youtube.com/watch?v=loTD9dy3ylE

    Atzo de puta madre laukote!!!Primeran pasa genun kontzertuan eta farran ere!!!!jajaja!!

  13. neguetxea Says:

    BUAHHH! Ze ona bideoa!!! Lastima ez den lar ondo entzuten. Kriston abestia da. Ez dakit nola ez duzuen arinago abestu kontzertuetan. Gainera, jendea kantuan jartzeko oso aproposa da.
    Neka! ea argazkiak igoten duzun nunbaitera.
    Beno, Donostira ezin naiz joan bera, ea Gallartan ikusten garen! Ez dakit non den kontzertua baina beno.

  14. Kerobiaren trilogia sarean eskuragai - Danbaka - Albisteak Says:

    […] Trilogiaren lehen zatian donazioak egin zituzten lehenengo zaleei kontzertu batzuetako grabazioak bidali zizkieten eskerrak […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: