Bideo zahar bat

Kaixo!

Gaurkoan bideo zahar batekin gatoz. Musikorta estudioko web orrialdean bueltaka ibili ondoren, bertan bideo bat topatu dugu. Jota, bertako jabea, gurekin ibili da zuzenekotan teknikari moduan denbora luzez, eta horrexegatik Rose Escargot prestatzen ari ginen bitartean, 2006ko aste santuan, bere baserrira joan ginen maketatxo bat prestatzera. Bideo honetan bertako irudiak daude eta baita abesti bat ere. Ikusi dezakezuen moduan abesti hori gero Rose III (Egunsenti berri baten epilogoa) abestian bilakatu zen, baino letra beti amaieran jartzen zaion zebait da Kerobiarentzat eta musika aldetik ere jasan dituen aldaketak oso nabariak dira. Gustatuko zaizuelakoan!

Bideoa ikusi

13 Erantzun to “Bideo zahar bat”

  1. - Says:

    Oso ona.

  2. Aritz Says:

    Niri ez dakit zergaitik baina ez dit bideoa ikusten uzten. Pena bat.

  3. Neka Says:

    Aritz igual etxoin in behar dezu e!!neri behintzat gertattu zitzaidan orrialdea kargatzeko denbora dexente pasa zula baina gero ikusi ahal izan nuen!!!

    Bideoa benetan kuriosoa!!jejeje !!ese Jota!!!!!!!!!!!!!!!!!

  4. kerobia Says:

    Eskerrak idazle fijoak ditugun blogean, zuek gabe ez dakit nork idatziko zuen! :S hehe zaindu eta ea bideoa ikusteko aukera duzun!

  5. Izas Says:

    Gabon!

    Mmmmm… Aritzek zuen disko berriaren letraren bat entzun nahiko luke, baina eskaini diguzuen bideo bietan (Mikelen etxekoa eta Vigokoa) ez da berbarik igartzen. Aritz eta biok liluratuko gaituen audio gozagarririk hemen “esklusiban” publikatu ezean… bi eskaera helarazten dizuet:

    – Xabi, sortutako letren artean, mesedez idatziguzu blog-ean, gehien hunkitzen zaituen esaldia.
    – Jakin nahiko genuke zenbat abesti osotuko duten “Materia organikoa eta gainerakoak” (blog-ean publikatu baduzue barkaidazue, jeje! ez naiz enteratu)

    Muxu bat danontzat! (Eta Landerrek esango zidan bezala “Goraintziak Oihaneri!!” jajaja!)

  6. Aritz Says:

    Hori hori Izas, zuk nik baina indar gehiago daukazu eta, eman diezaiegun lata pixkat!! jajajajaj!!

    Muxutxok!😛

  7. Mikel Z Says:

    mmmmmmmmm, Xabiri zuzendutakoa berak ikus dezala zer egin, eta bestea, zenbat abesti dituen lanak….. ez dut esango!😛 keep trying! Asteburu honetan asten naiz bateriak grabatzen beraz ez duzue asko gehiago itxaron beharko! animo! Idazten duzuen bakoitzagatik puntu batzuk eman beharko genizkizueke eta 10 puntu betetzerakoan galdera bat egiteko eskubidea!😛 heheheheh

    Bueno, orain serio, nik uste laster informazio gehiago jartzen hasiko garela, grabatzen hasten garelako eta detaile guztiak jarriko ditugu, edo saiatuko gara behintzat!

    Muxu handi bat bioi!

  8. Iban Arantzabal Says:

    > Bueno, orain serio, nik uste laster informazio gehiago jartzen hasiko garela, grabatzen hasten garelako eta detaile guztiak jarriko ditugu, edo saiatuko gara behintzat!

    Interesgarria. Zorionak blogarengatik. Uste nuen euskaraz horrelakorik irakurtzeko aukerarik ez genuela inoiz izango. Ikusten dut posible dela. Grabazioan zein instrumentu sartzen den lehenengo, ahotsa azkena den, Ideia zurrunarekin sartzen ote zareten estudiora, produktore lanik baduzuen, gerora etortzen diren konponketak, zuen parte hartzea jotzera mugatzen den, ahotsak zelan sartzen dituzuen… Interesgarria.

    Animo! Eskerrik asko irakurtzeko aukera emateagatik.

  9. Diego primoti Says:

    Joder q guapos q estan mis niños, a ver cuando estamos y me contais cositas vuestras, como siempre, desde el mas absoluto cariño.

  10. xabi Says:

    jiji primoti. muxu handi bat zuretzako

  11. xabi Says:

    letraren esaldi bat jartzearena….no se no se….berandugorako utziko dugu bale Izas?
    ale ardillas magicas

  12. Izas Says:

    Mmmm-m-m-m-m-m… Xabi, Mikel:

    Antza denez Kerobiazaleok ez dizuegu ezer aterako lan berriari buruz, eh! jejeje! Teknika hobetu edo txantajeaz baliatu beharko naiz hurrengo eskaera baten, jejeje!

    Ta Mikel, “Hiri ikusezinak” bezala grabatuko badituzu datorren diskoaren bateria soinuak, ezingo dut kontzertuetan geldirik egon… adrenalina gora joango zait etaaaa!!

    Tira laukote, animo ta segi horrela!😉

  13. Aritz Says:

    Egunen batean bomboa hautsi digu Mikelek kontzertuaren erdian… Hiri Ikusizeninak abestian astindu ederra ematen dio topatzen duen guzti horri eta!! jajajajaja😛

    Pena bat izan zen niretzat Rose Scargoteko bideoklipik ez egotea, azkenean taldearen xarma saltzeko baliagarria baita! Eta nola ez, gustora ikusten dira.
    Fijatzen bazarete lehen laneko Belarrira Esan abestiaren bideoklipa youtuben 7.854 pertsonak ikusi dute, eta hurrengo abestia, Itsasoa, 3.334.

    Ea oraingo bideoklip honek aurreko hutsune txiki hori tapatzen duen!

    Muxutxo bat!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: