Que no se te vaya la olla, es sólo una maqueta.

Hauxe gehien aditutako esaldia abenduaren bukaeran eta urtarrilaren hasieran taldeko inguru hurbilean (Enjuto Mojamutoren “internééééé” eta “pitikli! boniko!!” batera)

Tira hauxe izanen da gabonetan grabatutako maketaren hurbilketa.

1- Zer grabatu
Suposatuko duzuenez, hau bezalako historioa beti abesti berriekin hasten da. Xabik abesti berri zarpada ederra zituen, ia denak entsaiatuta eta prest grabatzeko. Hala ere, hoberenak hautatzea erabaki eta gero, batzuk bastertu genituen “xarma” berezi hori ez izateagatik, beste batzuk agian hurrengo lan baterako uzti genituen eta geratzen ziren grabatu eta gero, lanari itxura borobila emateko asmoz, hemendik gutxira aditu ahal izanen duzuen abesti berria(k) da(dira).

Badakit bi lerrotan azalduta badirudi lan erreza izan zela… bada ez. Eztabaida izan zen, nik nahiago nuen abestia ez zen Mikelek nahiago nuena; Xabik nahiko garbi zuen, Txabasek berriz ez zekien oso ongi…

Akustik bai, Akustik ez…!!!

2- Lokal berria
Zorionez (mila esker Luisillo!) abenduaren erdialdean bajera berria lortu genuen. Aurrekoa handia zen, handiegia, ez zen berotzen eta neguko entsayoak nahiko gogorrak izaten ziren. Pentsa beraz maketa bat grabatzeko! Orduak eta orduak oinak hotz, eskuak hotz, sudurrak hotz. Rose Escargot lehendabiziko maketa grabatzeko hotza nahikoa pasatu genuen eta ez genuen errepikatu nahi! Bajera berria, ordea, bulego ohia, moketa “falso techo” eta guzti (hotzaz aparte, soinua grabatzeko askoz hobea). Pare bat berogailu erosi eta 5 minututan berotzen da.

3- Mikroak eta nahasketa-ahaia
Grabatzeko hain garrantzitsuak diren mikroak gure teknikariak (mila esker Fran!) utzi zizkigun: AKG D112 eta Audio-Technica AT2020. Horretaz aparte, egun batzuk lehenago bajera zaharrera etorri zitzaigun laguntzeko nahasketa-mahaiarekin, sarrera eta irteera optiko zuelakoan baikeunden. Baina ez, gure Guarringer ez da holakoa.

Ezin zigun bere mahaia utzi, ezta lagundu grabaketa egunetan. Hobeki esanda: guk grabatzeko aukera genuenean, berak lana zuen, eta hark libre zuenean, guk ez. Pena handia izan zen baina, tira, guk geuk!

Entsaiatzeko erabiltzen dugun soinu-mahaia erabiliko dugu grabaketarako. Behringher DDX3216. Oinarrizko funtzioak badakizkigu: sarrerak, irteerak, monitoreak eta linea generala… Baina baza zer ikasi. Phantom alimentazioa, konpresorak, soinu ateak, efektoak… Hemen Mikel eta biok izan genuen gure borroka partikularra (Mikel! Zuk “alimentación fantasma” aditu edo ikusi duzu inoiz??!! Badugu atea irekita edo konpresorea 4:1???). FRAAAAAAAAAAAAANNNN!!!

Tira, mesa kontrolpean dago.

4- Konputagailua, soinu txartela eta softwarea
Mikelen ordenadorea etxetik hartu eta bajerara eraman (barkatu Luzio!): bafleak, soinu txartela, CPU, Monitorea, teklatua, sagua,.. Dena bajeran txukun kokatu eroso aritzeko. (Germán, non da zure portatila?) Ordenadorea PC kloniko arrunta zen, Soinu txartela Sound Blaster audagy Pro4 eta grabatzeko erabili genuan multipistas Cubase LE

5º Grabaketa
-Gidak
Lehenik eta behin gidak grabatzen ditugu: klaketa, akustika eta ahotsa gero grabaketan inor ez galtzeko.

-Bateria
Tira, badirudi dena prest dagoela: hasiko gara bateria mikrofoneatzen. Bi zatitan eginen dugu mikro nahikorik ez dugulako eta soinu garbiago lortzeko gero nahasketak egin ahal izateko.

Lehendabiziko toman perkuak: bomboa (AKG D112), caja (SHURE SM-57) eta timbala (SHURE SM-58)

Bigarren toman platoak: txastona (AT2020), ride eta crash (biak SHURE SM-57).

Aipatu behar da bi zatitan grabatzeko Mikelek jo behar izaten zuen bakarrik grabatu behar ziren elementuak.

-Baxua
Baxuarekin arazoak izan genituen, nahiko soinu erdipurdikoa lortzen baigenuen, batzuetan saturatuta. Azkenean lineatik zuzenean grabatzea erabaki genuen. Hala ere boluminarekin arazoak izan genituen eta aukera bakarra izugarrizko konpresioa sartzea izan zen. Egunen batetan albatu behar izanen dut nire markarik gabeko baxu gixajoa, grabatzeko bederen, zeren hainbeste urte taula gainean elkarrekin ez du Fenderrek bukaraziko, txo!

-Kitarrak
Beti bezala bi kitarra elektrika ezberdin grabatzen dira, Normalean 2 soinu ezberdin edo ampliak aldatuz edota kitarra bera aldatuz. Azkenean Xabik Telecaste reta Orange erabili zuen (Lag momentu jakin batzuetan) Kitarrak grabatzeko erabilitako mikroa SM-57 izan zen.

Hasieran aipatu dugu gidetan kitarra akustika grabatu genuela, Ba horixe geratu zen, hainbeste egun grabatzen eman eta gero.

-Teklak
Suposatuko duzuenez ez genuen pianorik ezta hammondik erabili, zuzeneko tresnak baizik: Txabasek dituen KORG CX3 eta Midi kontrolagailua Roland XV 2020 batera konektatuta. Lan honetarako sinte soinuak bilatzen hasi gara. Germanen etxean elkartu ginen eta berak dituen ehundaka pluginak eta soinuen artean egokiak ziren aurkitzen saiatu ginen.

-Ahotsak
Ahotsen grabaketa ez zen erreza izan. Nahiz eta mikro ona erabili (AT2020) ez genuen anti-pop pantailatxoa eta gutako bien artean foulard fin bat eusten genuen haizeak mikroren kontra jo ez zezan. (aupa Oihane!)

Eta nahaste borraste honen erdian nor eta Marino Goñi agertu! Aurreko post batean argi geratu ez bazen, errepikatuko dut: ikaragarrizko tipoa, gusto finakoa, eta Euskalherriko musika mundu honen pope handienetariko bat, zalantzarik gabe. Guretzako oso inportantea da bere iritzia, eta pare bat ordu gurekin grabaketa lanetan aritzea eskertzen diogu.

6º Azken detailetxoak
Eta bukatzeko, batzuetan tinteroan geratzen diren ideiak Mikelen etxean sortu edota konpondu behar: oraingo honetan tinteroan ez dira geratuko!

7º Nahasketak
Askotan gertatzen den bezala, etxean lan egiteko aukera duenak besteek baino askoz gehiago egiten du lan. Bada, hauxe bera Kerobian ere: Mikelen ordenadorea zen tramankulorik inportanteena eta bertan ziren toma guztiak tippi-tappa nahasten joan zen. Eta gaitzerdi!

8º Masterizazioa
Gure anaiak David Isabak aholkatuta masterizazioari ekin genion Sound Forge programakin, oso ongi zer egin behar zen jakin gabe. Efekto katea sortu eta emaitza… ez dakit nola definitu. Nik uste dut nahiko ongi dagoela, agian baxu gehiegi (nik esatea ere…!) baina teknikoki guk geuk egin eta lehendabizikoa dela kontutan hartuta, nik esanen nuke nahiko dignoa dela.

Eta personalki oso esperientzia polita izan da, orain momenu aspergarriak urrun daudenean. Batzuetan kotxean jarri eta pilak kargatzen dizkit. Nire aurtengo gabonetako banda sonora, inolako zalantzarik gabe.

A4

7 Erantzun to “Que no se te vaya la olla, es sólo una maqueta.”

  1. Izas Says:

    Egundoko iruzkina Alberto!

    Datu zehatzak eta sentsazioak nahaztuz, oso ondo, jeje! Gainera, soinuan eta musikan aditua den norbaitentzako informazio itzela (markak eta motak)…

    2 hilabete barru berba egingo dugu beraz, lan “potolo” horren emaitzaz :p

    Muxu bat!

  2. Eider eta Aloha Says:

    ba gure pixuan diskusioa dao: guk usteugu pittikli dela, bi t-kin…
    asko disfrutatu genun zuen azken diskuakin, eta irrikitan gaude hurrengoa entzuteko. ea noiz etortzen zazten gasteiz aldea…

    Muxu bat ta segi hain onak izaten!!

  3. Mikel Z Says:

    Bueno, Albert, barkatuko dizkidazu pare bat puntualizazio. Platoak grabatzeko eta grabazioa pixka bat paneatzeko charlesean jarri genuen mikroa 57a izan zen eta beste aldean aireak hartzeko (ride del infierno batez ere!) AT2020-a erabili genuen. Eta bestalde, guitarrak grabatzeko bi mikro erabili genituen, 57a eta AT2020-a. (vaya amortización de micros). Horrela lehenengo eta bigarren gitarren harteko kontrastea areagotzeko!

    de todas formas se nos fue la olla…. q era una maqueta tio!

  4. Aritz Says:

    soilik maketako abesti zatitxo bat aurreratzea bota dut faltan😛

    Zorten on!!

  5. kerobia Says:

    Nekaezina zara zure eskariekin, eh? hehehe. Ondo egiten duzu Aritz, eskatu egin behar da beldurrik gabe! Asteburu honen ondoren Vigoko argazki eta bideoren bat jarriko dugu, beraz agian zorte ona eduki eta zertxobait gehiago entzun ahalko duzu!😛

  6. dunbo Says:

    asko eskatze ez balitz Rose Escargot cd-ko azekeneko kantaren letra naiko nuke jakin.

    esker milla

  7. Fran Says:

    Jajajajajaja!
    Los zombies de 28 dias después no son zombies….son infectaos.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: