Marino Goñi

Kerobia 2001 urtearen amaieran sortu zen. Germán, Xabi eta hirurok sortu genuen. Aurretik, Xabi eta biok, musika munduan ere hasiak ginen eta geroztik jende askorekin topo egin dugu bidean. Jende oso ezberdina, jokaera ezberdinekin, ikuspegi diferenteak… baino denak zaletasun berdin batekin: musika.

Askotan esan ohi da denek uzten dutela bakoitzarengan arrasto bat, guztiongandik ikas dezakegula zerbait eta egia izango da, ez dut nik ezetzik esango, baina gutxi dira betirako geratzen diren marka sendo eta iraunkor horiek: beti gogoan dituzunak. Horixe lortu du Marino Goñik guregan.

Maketa kaleratu berria genuen, 2003an Gorka Urbizuk, beraiekin Bilboko Kafe Antzokian jotzeko aukera eman zigunean. Gorkak eta Marinok duten harreman estuari esker ezagutu gintuen Marinok, eta hilabete batzuk beranduago Iruñako Akelarre Kultur Elkartean emango genuen kontzertura gu ikustera etorri zen Marino. Orduan guk ez geneukan diskorik kaleratzeko asmorik, nahia bai, baino aukerarik ez.

Nik pertsonalki ez nuen Marino Goñi ezagutzen, baino orduango Kerobiako laukoteak (Xabi, Karlos, Germán eta ni) ondo genekien Gor disketxeko arduraduna zela eta gu entzutera zetorrela. Kontzertu berezia izan zen, inoiz baino nerbio gehiago izan genituen, kontzertu hartan asko jokatuko bagenu bezela. Gaurko egunetik ikusia, seguraski ez genuen hainbeste jokatzen, baino egun hartan hori uste genuen.

Dena ondo joan zen Marino kontzertu amaieran guregana hurbildu zelako eta hitzordu bat jarri genuelako, diskoa nola atera genezakeen ikusteko. Horrek gure ibilbide musikala aldatu zuen, ordurarte ez genituen baliabide batzuk ahalbidetu zizkigun eta batez ere Marino Goñi-k musikalki hezi gaitu.

Guk beti maitatu dugu musika, gure barrenean daramagu. Baina Marinok, musikaren maitasunetik, musikara dedikatutako bizia eraiki du. Lehenengo diska berarekin grabatzea, munduko unibertsitate hoberenean musikari buruzko master bat egita baino probetxuzkoagoa izan zela iruditzen zait. Hainbeste urte, hainbeste grabazio, hainbeste kontzertu… entzun dituen pertsona batek gauza asko ditu irakasteko, baino gainera Marino bezelako pertsona bada are gehiago. Jakintza guzti horiek modu ez-interesatu batean, gardentasun osoz eta konsekuenzia guztiekin irakasten dizkizulako.

Geroztik gure hamaika kontzertu jarraitu ditu eta etengabe hobetzeko lagundu digu. Rose Escargot grabaketa bitartean gure artean egon zen egun eta gauez, lehenengo egunetik azkenekoraino, bere ikuspuntua mahai gainean jarriz, errespetu osoz, taldearen esentzia eta taldearen ideiak zapuztu gabe, gehigarri moduan eginez, eta berak dioen moduan “talde lana” sortuz.

Ezagutu genuen egunetik gaur arte hartu eman oso interesgarria izan dugu. Bitartean, mundua aldatuz doa, musikaren egoera, taldearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, eta abar eta abar. Ordea, guk gauza bat oso argi daukagu, aldaketa guzti hauek kontutan izanda ere, garbi dugu nola edo hala, Marino gure artean egotea nahi dugula.

º——————º

Xabi, Germán y yo formamos Kerobia a finales del 2001. Anteriormente Xabi y yo ya habíamos empezado a meternos en el mundo de la música y en este recorrido hemos coincidido con mucha gente. Gente muy diferente, con actitudes diferentes, puntos de vista diversos, pero todos con un mismo punto de encuentro: la afición a la música.

Se suele decir que de todos se aprende algo, que todos dejan una pequeña huella en el interior de cada uno, y no seré yo quien lo ponga en duda. Sin embargo, son pocas las marcas que se quedan grabadas de forma tan clara y de una manera tan permanente. Hablo de esas marcas que siempre las tienes presentes y que te acompañan de continuo en tu trayecto. Así es como nos marcó Marino Goñi.

En 2003, cuando acababamos de grabar nuestra maqueta, Gorka Urbizu nos llamó para tocar junto a Berri Txarrak en el Kafe Antzoki de Bilbao y gracias al estrecho trato que Gorka y Marino tienen, nos conoció Marino y unos meses más tarde vino a vernos en el concierto que tocamos en el Akelarre Kultur Elkartea. Entonces no teníamos intención de grabar un disco; voluntad sí, pero posibilidades reales no.

Yo no conocía personalmente a Marino, pero el cuarteto que entonces formabamos Kerobia (Xabi, Germán, Karlos y yo) sabíamos perfectamente que iba a estar presente en ese concierto y que era el responsable de la discográfica GOR. Fue un concierto especial para nosotros, con más nervios que nunca, como si nos jugáramos mucho ese día. Visto desde el punto de vista actual, quizá no nos jugábamos tanto, pero en ese momento así lo creíamos.

Parece que todo fue bien, porque al acabar el concierto Marino se acercó a nosotros y fijamos una fecha para una reunión para hablar de la posibilidad de sacar disco. Eso cambió nuestra trayectoria musical, nos facilitó unos medios que no estaban al alcance de nuestra mano y que nos permitía avanzar, pero además, Marino nos ha ido educando musicalmente.

Nosotros siempre hemos amado la música, pero esque Marino, ha hecho de esa afición a la música una forma de vivir. Grabar el primer disco con él, me pareció que fue más provechoso que un master sobre música en la mejor de las universidades. Una persona que ha vivido tantas grabaciones, tantos conciertos… tiene muchas cosas que enseñar, pero cuando además es una persona como Marino, todo lo que te enseña es de mayor ayuda, porque transmite todos sus conocimientos de una forma no-interesada, con toda transparencia y con todas las consecuencias.

Desde entonces nos ha acompañado en un montón de conciertos y nos ha ayudado a mejorar continuamente. Estuvo noche y día, desde el primero al último día de nuestra grabación de Rose Escargot, dando su punto de vista, aportando ideas, pero con total respeto a la esencia del grupo. Tal y como dice él, formando un “equipo” y siendo uno más de él.

Desde el día en que lo conocimos hasta hoy, la relación ha sido muy enriquecedora, pero mientras tanto el mundo ha ido cambiando, la situación de la música, la situación del grupo, la situación personal de cada uno, y esto no para nunca de evolucionar (hau ez da behin ere gelditzen!). Sin embargo nosotros tenemos las cosas muy claras. Hemos hecho nuestra apuesta por adecuarnos en el sitio donde creemos que tenemos que posicionarnos actualmente y cara al futuro y tenemos muy claro que de alguna manera u otra, queremos que Marino nos acompañe en esa trayectoria. Seguro que así será.

Mikel Z.

4 Erantzun to “Marino Goñi”

  1. Neka Says:

    Zelako hitz politak eskeini dizkiozun Marinori!!!!!

    Oraindik gogoratzen dut Akelarreko kontzertu hori!!!amaitu ostean eta Marinorekin hitzegin eta gero Xabi gerturatu zen guregana irrifar txiki batekin ta… “BAI, diskoa egingo digutela seguraski” Zelako poza egun hartakoa eh!!!!

    Muxus ta horrela segi Blog-arekin!!!!Oso interesgarria baita bertan kontatzen dituzuen gauzak!!!!

  2. Ager Says:

    Aupa Kerobia,
    gaur sartu naz lehenengoz blogean eta bertan eskegi dozuezan istoriotxuak oso interes handiz irakurtzen hasi naz.
    Asko gozatu diskoaren grabaketan, gu irrikitan egongo gara berau entzuteko baina “tiempo al tiempo” gazteleraz esaten dan moduan.
    Ondo jarraitu eta hurrengorarte.

  3. Mikel Z Says:

    Kaixo Ager,
    asko pozten naiz blog hau interesgarria iruditzen bazaizue, hori da asmoa. Web orria gauza “formaletarako” orain arte bezela erabiltzen jarraituko dugu, baino hemendik jendearenganako hurbiltasuna, eta Kerobiaren eguneroko bizia kontatzea da asmoa. Beraz, ea zuekin, irakurleekin eta kerobiazaleekin, interakzioa egotea eta zuen zalantzeei erantzun ahal izatea lortzen dugun!

    Mikel Z

  4. lyra Says:

    Hej Kerobia
    Holako gauza bat (bloga) hastea ideia hobezina dela uste dut, musikarien “beste aurpegia” erakusteko nahia gutxitan ikusten den ezkero mundu hontan -agian pausoz pauso hau aldatzen ari da, web 2.0 eta kontu horiekin batera-.
    Zorionak denagatik, batez ere euskaraz egiten den musikari aire ta odol freskoa emateagatik. Hemen Suedian, etxeko pixka bat bereganatzen dut zeuen eskuz.
    Besarkada bat ta hejdå -heidoooo esanda, holan da suediarren agurra ;)-

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: