Maketa amaitu dugu! Finalizada

Post hau laburra izango da, Baino guretzako garrantzitsua! Gabonetan egindako maketa jadanik amaitutzat eman dugu eta aukeratu ditugu zein abesti izango diren gure hurrengo lanean. Ez da aukeraketa erreza izan, gustoko ditun abestiak baztertu behar izan ditugulako, baina buruan dugun lana ateratzeko egokiak aukeratu ditugula uste dugu. Jadanik, diskaren grabaziorako teknikariak izango diren Aitor Ariñori (Lorentzo Records) eta Hans Krüguer-i (Montreal Studios) bidali diegu kopia bat eta oraingo lana abesti horien arreglo guztiak rebisatzea eta lantzea izango da.

Ya hemos dado por terminada la maqueta que hemos grabado durante las navidades. Hemos elegido qué canciones entrarán en el siguiente trabajo, aunque nos ha dado pena tener que descartar algunas, pero creemos que es la decisión más acertada para la cohesión del disco. Ya les hemos mandado una copia a los que serán los técnicos de grabación: Aitor Ariño (Lorentzo Records) y Hans Krüguer (Montreal Studios). Ahora tenemos que revisar cada arreglo y trabajar en profundidad cada canción.

Ondo ibili, Kerobia

Laburpen hitzak:

7 Erantzun to “Maketa amaitu dugu! Finalizada”

  1. Izas Says:

    Disko berrirako gelditzen diren hiru hilabete luze egingo zaizkigu kerobiazaleoi! Irrikitan gaude!
    Mosu handi bat denoi!

  2. kerobia Says:

    Ez dut uste! Neri motz egingo zait! hehehe
    Beste muxu bat, Mikel.

  3. Izas Says:

    Ia, hemen uzten dizuet zenbait iradokizun:

    1. Blog-eko eskumako zutabea, behean gelditu zaizue (ez dakit nahita edo nahigabe) baina zuek administratzaile bezala gestionatu eta zuen gustora alda dezakezuen “gorputza”-ren aukeraren batean, atalen zutabe hori gora igotzeko modua badagoela uste dut.
    Horren inguruan ere, “Categories”, “Archives” eta holakoak, euskaratzeko edo beste hizkuntzatan jartzeko aukera badago; berriro “gorputzean” bilatuz eta hitz horiek agertzen diren lekuetan “Kategoriak” edo “Artxiboak” edo egokien iruditzen zaizuena jarriz.

    2. Ordua ere jartzeko era badago. Sartu zaitezte hona http://www.clocklink.com/ eta hemen (“Gallery” atalean daude adibideak) aurkituko duzue erloju ezberdin dexente. Digitalak, analogikoak… eta kasu batzuetan makinaren kolorea ere alda daiteke (*kolorea aldatzeko aukera ez badizuete ematen, tranpa batzutan egin daiteke… “html tag”-ean bertan (irudia sortzeko beharrezkoak diren elementuak edo dena delakoak) green edo red edo edozein kolore jartzen duen tokian, nahiago duzuen besteren bat (zuen kasuan igual grisa, beltza edo granatea…) teklatuarekin ordezkatu, kasero kasero. Batzutan ondo urteten da egite hau; saiatzen bazarete ea zortea duzuen!
    HTML tag-a “gorputzean” txertatu behar duzue (betiko copy paste) blog-aren goiko, erdiko edo beheko aldean jarri nahi duzuen zehaztuz.

    3. Bisita zenbatzaile ugari daude ere. Zuen interesekoa baldin badira, hemen uzten dizuet ere beste zenbait lotura:
    http://www.contadordevisitas.es/
    http://contadores-de-visitas.imitable.com/
    http://www.micodigo.com/
    http://www.contadorgratis.es/
    http://www.micontador.es/

    4. Egutegiak sartzeko… uste dut badagoela modu bat ere “gorputzean”, baina orain ezin dizuet segurtasunez esan nola egin, lasaitasunez begiratu beharko neban. Dena den, zuen ekintzen edo kontzertuen berri eman edo ordenatuta eta begirada batean ikusgarri izan nahi baduzue hauxe (http://www.ultraapps.com/screens/ss1.gif) aurkitu dut pixkat trasteatzen, baina egia esan… ez dakit zelan sartu zenezaketen blog-ean… lotura baten bitartez agian?

    Bueno ta, momentuz… hori da guztia. Zerbait berri bururatzen bazait, esango dotzuet!

    Lan ederra egiten ari zarete musikaren mesedean. Mosu bat Kerobia!

  4. Aritz Says:

    Zorionak figuras!!

    Eta hamar segundoko bideo bazilada hori bezelakoak jartzen segi behar duzue, edota sorpresa txikirenbat jasoko dugu aurreko urtean Esnatu Naizekin geratu zen gisan, jejejejejeje!!

    Ondo segi eta zorte on!!

  5. LiBeTXu Says:

    Bilboko kafe antzokian abenduen egon giñenok eztu ahaztu promesa hura!!
    Dohaineko zerbait…. jajaja!
    10 segunduko bideo horrek gogoekin uzten gaitu
    Apirila noz helduko zain…

  6. Mikel Z Says:

    Kaixo Izas!
    Kontutan hartuko ditugu zure iradokizun guztiak, gutxinaka gutxinaka begiratzen joateko. Mila esker eta segi holako, eta beste edonolako proposamenak egiten!😀

    MUXU!

  7. Izas Says:

    Ahí ahí Campeones!!

    Tituluak bi hizkuntzatan eta egutegi bat. Itxura ona hartzen ari da blog-a!
    Nahi izanez gero, “search” delako hori ere alda dezakezue (betiko moduan “body”-an edo parekoan, baita laukitxoaren tamaina ere modifikatu (width eta length). Huskeri bat da… baina jakizue gura izanez gero, egiteko aukera badagoela.

    Animo ta segi aurrera, blog-a itxura politta hartzen ari da ta!

    Muxu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: