Ibrahim abestia – La canción

Asko dira bidean galtzen diren abestiak. Ez dakit beste talde batzuetan nola suertatuko den, baino Kerobian behintzat horrela da. Normalean Xabi izaten da, ensaio lokalera, edo nere etxeko logelara (grabatzeko asmoz), abestiaren funtsa ekartzen duena. Melodiak, hasierako estruktura bat, eta horren gaineran lantzen ditugu arreglo guztiak, estruktura definitiboa, eta melodiaren sendotasuna. Azkena normalean, letra jartzea izaten da.

Bide luze horretan, katea behin baino gehiagotan apurtzen da, Xabik egindako ideia on batzuk, besteok sekula entzun gabe galtzen dira. Beste batzuk, entzun bai, baino denon artean landu gabe hiltzen dira. Eta azken batzuk landuta ere, edozein motibogatik, baztertu egiten dira eta ahaztu.

Ibrahim izeneko abestiarena kasu berezia da ordea. Rose Escargot diskoa prestatzen ari ginenean suertatu zen ideia. Xabik estrofen melodia eta estribillo bat ekarri zuen eta denon artean forma eman genion. Baita etxeko maketa batean grabatu ere bai. Ordea emaitza ez zen oso ona gure iritzian, estribilloak karentziak zituelako. Halako batean Xabik, estribilloa aldatu eta orduan guztioi gustatu zitzaigun kantua. Dena den, argi ikusten genuen, Rose Escargot bezelako disko batean ez zuela lekurik, eta horregatik ez genuen grabazio onik egin. Beste abesti batzuekin gertatzen den bezela, normalena berriz ez jotzea izango litzateke, baino, nork daki zergatik, zuzenekoetan sartzea erabaki genuen. Geroztik, nik uste Rose Escargot bira osoan lagundu digula abesti honek, eta guk gutxienez, oso gustora jotzen dugun abestia da. Gainera ikusle asko izan dira abesti honen, letra, zergaitia, eta abar galdetu digutenak.

Letra ez dut jarriko, momentu honetan hemen ez daukadalako, baino kantu honi buruzko informazio pixka bat gehiago luzatu nahi izan dizuet.

Hona hemen, Mañariako abuztuko kontzertuan jotako Ibrahim abestiaren bideoa:

Oharra: Nahi duenak hitz egiteko gaiak proposatu ditzake, eta ondo baderitzogu horri buruz mintzatuko gara, zuen zalantzak, jakinminak eta abar jakin nahi ditugu!

º———–º

El video es una grabación de la canción Ibrahim del concierto de Agosto en Mañaria. Esta es una canción especial para nosotros. El proceso de crear una canción es una larga cadena. Normalmente Xabi suele ser quien crea la columna vertebral de la canción, con una melodía y una primera estructura. Luego la lleva al local, o a mí casa con el fin de hacer una grabación y trabajar entre todos los arreglos y la estructura definitiva. Lo último suele ser generalmente la letra.

Hay canciones que se pierden por el camino; unas de ellas, ni siquiera las llegamos a escuchar nunca, y se quedan perdidas en algún rincón de la cabeza de Xabi. Otras aunque las oigamos, no las llegamos a trabajar entre todos. Y otras, como en el caso de Ibrahim, las trabajamos pero luego no entran en ninguno de los albumes.

En este caso concreto, grabamos un boceto de la canción, en el cual no nos convencía el estribillo. Sin embargo un día Xabi cambió el estribillo y se convirtió en una cancíon que todos valorabamos. La creamos cuando salieron las canciones de Rose Escargot, sin embargo Ibrahim no encajaba en la totalidad del disco, por lo tanto la descartamos, como otras cuantas.

Lo normal hubiera sido, que la canción se perdiera, sin embargo por algún motivo, empezamos a tocarla en los conciertos, y nos ha acompañado toda la gira de Rose Escargot. Habéis sido muchos los que nos habéis preguntado por la letra y el por qué de la canción. La letra no le tengo aquí en este momento, pero he intentado aclararos un poco más sobre la existencia de la canción.

Nota: Podéis proponer temas sobre los cuales queréis que hablemos, y si lo vemos adecuado lo haremos. ¡Queremos saber cuales son las inquietudes que tenéis!

Muxu bat, Mikel Z.

Laburpen hitzak:

19 Erantzun to “Ibrahim abestia – La canción”

  1. Izas Says:

    Kontzertu ederra Mañariakoa. Nafarroan udako 5 egun pasa eta justo Kerobia ikustera heldu ginen, atsalde horretan. Ibrahim oso potente, egia da, eta asko nabaritzen zaizue taldekideoi… Mikel ez delako apenas agertzen, baina Alberto, Xabi eta Germán izugarri mugitzen dira, “bizi” egiten dute abestia, jeje!

    Mosu handi bat guztioi!

  2. anasintxa Says:

    asko gustetan jat abesti hau, berezko zer bat dauko.

  3. Laxoa Says:

    Epa! Zuen letrak irakurri ta gero ez dozue pentsau poesia idazten hastea?

  4. LiBeTXu Says:

    MeSeDeZ!!!! Abesti honen letrea BEHAR dot!! jeje!
    Kriston abestie benetan!

  5. vladi Says:

    bai bai letra eta abestia izatea izugarria izango zen

  6. harkaitz Says:

    esta cancion me trasmite mogollon al escuxarla..en el nuevo disco me gustaria q hubiese alguna cancion sobre el amor entre personas del mismo sexo, yo tengo una buenisima..en la voz de xabi sonaria de miedo..sexo amor separacion y reencuentro enjaulado..

  7. neguetxea Says:

    melodia kristona da, eta letra oraindik ez naizelako jarri argi entzuten bestela… al baduzue jarri letra mesedez. Ea berriz bizkaitik agertzen zareten.

  8. kerobia Says:

    Kalifh Senegalen jaio zen
    Argeliako bidexka batetan
    bere gorputza hiltzen uzteko.
    Hori izan zen bere bizitza.

    Ibrahim Ghanan jaio zen
    Melillako alambrada hartan
    bere gorpua eskegi uzteko
    ametsetik hiru metrotara
    galdu zuen bizitza.

    Ezintasun honekin ez nabil deskribatzen
    sistemak zer egin dezakeen zuen kontra
    paper gainean jarri nahi ditut besterik gabe
    zenbait izendapegi momentu honetan.
    Gogoratzen naizen guztietan,
    norbaitek bat itxoiten duela, norbait itxoiten duela.

    Olatuek, izenak ahaztuz,
    gorpuak garraiatzen dituzte.
    Tiketa hartu eta itxaron ezazue
    Atlantidan sakoneratu zen puntuan.

    Kalifh Senegalen jaio zen
    Melillako alambrada hartan
    bere gorpua eskegi uzteko
    ametsetik hiru metrotara
    galdu zuen bere bizitza.

  9. xabi Says:

    apa, mikel
    besterik gabe bi ohartxo letran inguruan:

    kalifh ez baizik eta kadim
    ondo dago euskera aberasteko eratorpena eta hitz elkarketak egitea, baña kasu honetan izendapegi ‘izen eta aurpegi’ beharko luke

    ale euskaltzain, muxu bat

  10. Mikel Z Says:

    kaixo Xabi, ez nabil euskaltzain lanik egiten, baino askotan esaten duzuna ulertzeko hiztegi propioa eta irudimen handia behar da, ahoan galtzedi bat sartuta bezela abesten duzulako!

    Bestela norbaitek bideoa ikusi eta ea nork uletzen duen izen eta aurpegi….

  11. xabi Says:

    gutxienez galtzerdi politak eta zulatu gabekoak erabiltzen ditut, mikel, nere lagun..
    gainera ez al zenekien rekurtso ona dela letrarekin zuzenekotan nahasten zarenean inor ez ohartzeko?

  12. kerobia Says:

    Bueno ba, blog-ean gaudenez, utzi diezaiogun jendeari hitz egiten. Zuek zer uste duzue, Xabiri kontzertutan esaten duena ulertzen zaiola? Ez bakarrik abestien letretan, baita abesti eta abesti artean hitz egiten duen gutxietan ere. Nik Bilboko aste nagusiko kontzertuan, argia bueltatu ondoren zera ulertu nion:
    Argindarrak ez gaitu makurtukoooooo!!!!

    Dena den, Ibrahim-en bideoa hor egonda, eta hainbeste jendek letragatik galdetu izana…. zerbaitengatik izango da….

    Baina tira ea norbaitek zeozer esaten duen!

    Mikel Z

  13. xabi Says:

    oka

    Xabi

  14. Neka Says:

    Bueno bueno bueno zelako pikea dakazuen bion artean!!!jajajajaj!!nik letrari buruz mikelek jarri duen moduan ulertzen dut egian esan, baina tira ez dakit zer esango duen, ze egia da xabitxu kontzertutan askotan etzaizula asko ulertzen eh!!!jajaja!!gehien bat abesti ta abesti tartean hitz egiten duzun gutxi horretan!!!

    Baina esan beharra dago zure faborean, urteak pasa ahala gero eta hobe egiten duzula eh!!!keda dicho!!!!!!

    muxus potxolikos!!!

  15. Laxoa Says:

    Abeslariari askotan ez diot batere ulertzen esandakoa

  16. Aritz Says:

    Tira, zerbaitetan nahasita ikusi izan dut Xabi, letra zati bat ahaztu edo… baina olako momentuetatik airoso ateratzen dela uste det. Beste gauza bat, Isburt abestian letra aldatzen du momentu batean, zer dela eta?

    “Atzoko bizipen ta ZURE? zalantzek….

    Ondo gelditzen da eh! baina soilik gu abesten gaudenean pixkat galduta geatzen geala… fiu… jajaja!!

    Benga zorte on ta besarkada bat!

  17. haritz Says:

    Aupa, peña!!

    Abesti honen letra oso ona eta errealitate utsa da, hori da behar duguna abestiak mezuekin eta ez kormertzialak diren horiek ez daukatenik bururi ezta hankik.

    buena eta ez zaiola ulertzen abesten duenean, abeslari askori moduan, da ingeleses abesten duten talden moduan, ez dogu tutik ulertzen nik behintzak ( beuno zeozer bai) eta guztuko ditugu. JAjajjajaja

    Aupa keroba segi horrela. Benga geroate

  18. neguetxea Says:

    Beno pixkat komertziala ere bada…baina beno, behintzat ez da amodiozkoa eta gustura kantatzeko da.
    Bakoitzak abesteko era ezberdina du, eta Xabik ZURE ZALANTZEK esan nahi badu GAURKO ZALANTZEK esan beharrean, ba horrela da eta puntu. Nor da abeslaria? Bere abestia da eta nahi duen bezala abesten du😉
    Bukatzeko, eskerrak Germanek taldea utzi duen, Bilboko Aste Nagusian, panderoa apurtu zuenean beldurra sartu zidan gorputzean eta😉 Dr. Jeckyll ematen zuen. Falta zena, buzti buzti bukatu eta gainera panderoaren platiloetako bat begian sartu😉
    AUPA GERMAN!! eta AUPA TXABAS!!!

  19. zale1 Says:

    ITZEL

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: