Supernova osatzen erdibidean / a mitad de camino de crear Supernova

Kaixo guztioi!

Maiatzaren 17 dugu gaur. Supernova lana aurkeztu genuenetik hilabete pasa da. Orduan, 1000 kopiako edizio mugatua izango zela esan genuen eta proiektua aurrera ateratzeko gutxienez 750 pertsona elkartzea zen baldintza. Hilabete honen ondoren minimo horren erdi-erdian gaude: 375 pertsona elkartu baikara Supernova-ra. Objetiboki, hilabete batean erdira iritsi bagara, Ekainaren 30rarte (Supernova-ra elkartzeko azken eguna) hilabete eta erdi geratzen da. Pentsatzekoa da 750 pertsonara irits gaitezkela. Ordea tendentzia garbi bat ikusi dugu: proiektua aurkeztu eta lehenengo bi asteetan 250 pertsonara iritsi ginen, eta hurrengo bi asteetan 375 pertsonaran gaude. Progresio honekin jarraituz nekez iritsiko gara minimora.

Era berean, 250 pertsonara heldu ginenean, Supernovara elkartu ziren 250 lagun horiei oparitxo bat bidali genien. Eta bertan zera iragarri genuen: Maiatzaren 17rako 500 pertsonara iristen baginen, bereziki grabatutako abesti berri bat bidaliko genizuela 500 lagun horiei. Ez da posible izan. Ez momentuz. Baina hori bai, beste behin esan nahi dugu: 500 pertsonara iristen garenean abesti hori bidaliko dizuegu elkartu zareten horiei, berdin da noiz den. Honekin elkartzera animatu nahi zaituztegu, baina ea ahalik eta azkarren den, bestela ez dugu denborarik izango 750 izatera iristeko.

Bide berdinetik jarraituz, Supernova pack horretan DVD bat egongo dela esan genizuen. DVD horretan, proiektuaren sormenaren xehetasunak egongo dira besteak beste, baina zuen parte hartzea posible izango da eta toki garrantzitsu bat izango du. Proiektua aurrera ateratzen bada, DVDan azaltzeko aukera izango duzue. Horregatik, oso laister, Supernovara elkartu zareten guztioi parte-hartze hori nola kudeatuko dugun azalduko dizuegu, nahi izanez gero parte hartzeko aukera izan dezazuen.

Azkenik, asko aipatu digute Supernova-ra elkartzeko, zailtasun edo traba handienetako bat, CAN kontu batetara transferentzia egitea dela. Horretaz konsziente gara eta badakigu gaur egun ordainketa modu asko daudela eta egiteko beste modu batzuk bazeudela. Ordea beste guztietan, zuen aportazioaren zati bat komisio bezela galduko zen ordainketa sistemarengatik, eta bide honekin, CAN ofizina batetara joanda ez duzue ez zuek, eta ez guk, inongo komisiorik. Mila esker lan hori hartu duzuen guztioi, eta inguruan lan hori hartzeko aukera edo gogoa ez duen jendea baduzue, baina aportazio egiteko prest balego, mesedez, lagundu eta egiozue zuek ingresoa beraien izenean. Ea horrela jende askorengana iristen garen.

Mila esker inkondizionalki twitter eta facebook bidez laguntzen ari gaituzuen guztioi eta aurrera jarrai dezagun! Lortuko dugu! Gainera, Supernova-ra elkartze honen beherakada saiesteko eta humore pixka batekin hartzeko, hau ekiditeko errezetak dituen prospektu bat bidaltzen dizuegu. Irudia zuen sare sozialetan banatzea eskatzen dizuegu eta era berean errezeta berriak plantea ditzazuen gustatuko litzaiguke.

Irudia jeitsi (jpg)
Irudia jeitsi (pdf)

Kerobia.

Irudia

¡Hola a todos!
Hoy es 17 de Mayo. Ha pasado un mes desde que presentamos el proyecto Supernova. Aquel día explicamos que será una edición limitada de 1000 copias, y que hemos establecido un mínimo de 750 personas que se unan a Supernova para seguir adelante con el proyecto. Después de este mes estamos justo en el medio de ese mínimo: somos 375 en Supernova. Objetivamente, si en un mes hemos llegado a la mitad, faltando mes y medio para el 30 de Junio (fecha límite para unirse a Supernova), podríamos pensar que llegaremos el mínimo establecido. Sin embargo, es también una realidad la tendencia que muestra que en los primeros 15 días fuimos 250 en Supernova, y que en los siguientes 15 días sólo hemos crecido hasta 375. Si esta tendencia continúa, será difícil llegar al mínimo.

Del mismo modo, cuando llegamos a 250 personas, a esos 250 amigos que se unieron a Supernova, les envíamos una canción de regalo por email. Además añadimos lo siguiente: Si para el 17 de Mayo somos 500 os enviaremos una nueva canción, grabada especialmente para la ocasión. No ha sido posible. No hemos alcanzado esa cifra de momento. Sin embargo, queremos modificar un poco el mensaje, y decir que cuando lleguemos a 500 personas os enviaremos esa canción a todos los que os hayáis unido a Supernova, sin importar cuándo sea. Eso sí, a ver si es cuanto antes, porque sino no llegaremos a la cifra de 750 para el 30 de Junio.

Además, os comentamos que el pack Supernova contendrá un DVD con información de la gestación del proyecto. La participación de toda la gente que formáis Supernova es ese DVD será muy importante y tendréis la oportunidad de participar si así lo deseáis, en caso de que el proyecto siga adelante. Por eso, muy pronto, os daremos más información de cómo podéis participar y cómo gestionaremos vuestra participación en el DVD de Supernova.

Por último, mucha gente nos habéis comentado que una de las mayores dificultades para formar parte de Supernova, es hacer el ingreso en la CAN. Sabemos que hoy en día existen muchas formas de pago y que lo podríamos haber hecho de otra manera. Somos conscientes de ello. Sin embargo, cualquier otra sistema nos hubiera implicado una comisión y no recibiríamos el 100% de vuestra aportación, y si vosotros acudís a una sucursal de la CAN, tampoco os cobran comisión. Por esto elegimos esta vía, para evitar comisión tanto para vosotros como para nosotros. Muchas gracias a todos los que os habéis tomado la molestia y si conocéis a gente que no tiene oportunidad de hacerlo, pero que le gustaría aportar al proyecto, por favor, ayudarle con el ingreso y hacerlo en su nombre. A ver si así podemos llegar a más gente.

Muchas gracias a todos aquellos que nos apoyáis incondicionalmente por twitter, facebook y otras vías y sigamos adelante. ¡Entre todos los conseguiremos! Además, como el ritmo de adesiones a Supernova ha disminuido, y para tomárnoslo con algo de humor, os mandamos un prospecto con unas recetas para solucionar este “problemilla”. Os animamos a compartir la imagen en vuestras redes sociales y proponernos otras recetas.

Imagen en jpg
Imagen en pdf

Kerobia

About these ads

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: