Archive for Iraila, 2011

Agoitzen; EPILOGO formatua

Iraila 20, 2011

Pasa den larunbatean Agoitzen jo genuen EPILOGO formatu akustikoarekin. Iñigo Gil-ek argazki batzuk bidaltzen dizkigu. Mila esker!

P.D: Hurrengoa Bonberenean, Tolosan, Urriaren 8an ohiko formatuarekin!

Argazkiak

Iraila 12, 2011

Hemen Carles Garcia-k bidalitako argazki batzuk. Mila esker!

Zarautz eta Lekeitio

Iraila 5, 2011

Hasi da aste berri bat, guretzako pasa berri den asteak utzi digun zapore onarekin. Ostegunean Zarautzen egon ginen. Euriak errespetatu egin zigun eta jende asko bildu zineten gurekin batera. Asko eskertzen dugu harrera ona. Atzo berriz, Lekeition izan ginen; eliza batetan. EPILOGO formatu akustikoarekin jo genuen. Sarrera guztiak saldu ziren eta oso kontzertu berezia izan zen guretzako. Elizaren giroa, jendearen berotasuna… Lan ikaragarria egin genuen egun osoan zehar dena ondo atera zedin (besteak beste GAZTEA LIVE egon zen, beraz telebistan ikusteko aukera izango dugu!), baina zalantzarik gabe merezi izan zuen.

Etorkizun hurbilean beste bi hitzordu. Hile honen 17an, Agoitzen izango gara, kultur etxean. Bertan EPILOGO formatu akustikoa eskeiniko dugu berriz ere. Urriaren 8an ordea Tolosan, Bonberenean. Klasiko bat; betiko Kerobiaren formatua, toki oso ezagun eta atsegin batetan.

Mila esker gurekin egon zaretenoi!

P.D: Zarautz edo Lekeitioko argazki edo bideorik baduzue, mesedez bidali kerobia@kerobia.com helbidera, ala eskegi nonbaitean. Gure partetik, GAZTEA LIVE emisiorako abisatuko zaituztegu.

Zarautzeko kontzertuko argazkia (Estibaliz-ek bidalia). Mila esker!

Lekeitioko EPILOGO kontzertua, Estibalizen argazkia.


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.