Beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hauetan ez ote garen haizerik gabe geratuko. Ta pentsamendu honekin hasiko naiz hori bait zen pentsatu nuena Catalunyako bidean gindoazela, ta ez beste ezergaitik. Esan genezake azken aste hauetako jirabueltarekin amaitu dela Kerobiak eskeini behar zituen kontzertuak. Egia da oraindik ere bizpahiru tablagaineratze falta direla, baña ez da momentu txarra gogoeta pixket egiteko.
Egia esatera ez dugu istorio handirik kontatzeko, baña bai gure istorio txikiak.Inportanteak gureak direlako nola ez. Inportanteak guretzako soilik eta seguruenik. Ta askotan irudi ikusgarriak edo hitz potoloak erabili ordez nahiago izaten da norberataz barre egitea eta handitasun edo pretensio puntu hoiek lurreratzea.
Kerobiak eman du ahal zuen guztia posible zen leku guztietan. Ez gehio ta ez gutxiago. Guztia esana dago, kontzertuetan alegia. Agian reflexio azkar bat, ez garela putak (salbuespenak salbuespen), ez garela saltzaileak eta kontzertu batekin jaiotzen dena kontzertua amaitzean hiltzen dela.
Hori da kerobia, flujo bat, haizea besterik gabe. Dena den, beldur naiz hainbeste errota eoliko jartzen ari diren garai hontan ez ote garen haizerik gabe geratuko.

Iraila 27, 2008 at 2:37 pm |
Hausnarketa ederra, argazki dotorea
Iraila 27, 2008 at 3:14 pm |
kaixo!
zuek errota zareten bitartean gu(jarraitzaileak) dena ematen jarraituko dugula errota hori mugitzeko haizea emateko. Zorionez aurten kontzertu askotara joateko aukera izan dut ta egia esan bakoitza istorio diferente bat zen zein baño zein ederrago.
ta zuen kontzertueak amaitu ondoren ere zuen musika(azkenerako sentiendua dea) momentu asko altxatzen, animatzen eta askotan beharrezkoak diren malko oiek botatzen laguntzen digute(jarraitzaileen istorio txikiak dira auek)
eskerrik asko!!! ta jarrai horrela!!!
espero elkargurutzean topatuko dugula elkar
Iraila 28, 2008 at 2:02 pm |
Jajajajajajajajajajajajajaja
Iraila 28, 2008 at 9:47 pm |
q post mas bonito jajajejeje
*** xDDDDDD
nos vemos jajejejajajajeje
Urria 1, 2008 at 5:37 pm |
Ostras ez dakit zenbat alditan ikusi dudan ya bideoa!!jajajaja!!OSO ONA!!!
Urria 9, 2008 at 8:21 am |
http://notengoiphone.wordpress.com/2008/09/17/kerobia-y-las-licencias-creative-commons-un-gran-futuro/
Urria 28, 2008 at 9:54 am |
zuen haizea asko gustetan jaku,
batzutan ipar haize hotza, bestetan hego zoroa, hurakana edo hondartzako brisa goxoa!!!
beno, ondo ibili eta ea durangon ikusten garen!!!
emon haizea!!!