Gutxi gora beherako ordutegiak dira eta kontzertuaren gutxi gora beherako iraupena ere jarri dugu, kontzertu askotan mugatua baitaukagu.
- Tolosan (12-IX) 21.50 inguru hasiko gara eta ordubeteko kontzertua izango da.
- Bermeon (13-IX) 02.00tatik aurrera egongo gara iraupen mugarik gabeko kontzertuan.
- Donostian (14-IX) 19:00ak aldera joko dugu ordu erdiko kontzertu labur bat.
- Vicen (18-IX) 22.00etan hasiko da kontzertua eta 45 minutu ditugu.
- Eta azkenik Bartzelonan (20-IX) 21.00etan hasiko gara eta 50 minutu inguru joko ditugu.
Bestalde, www.fotolog.com/kerobia_rose argazki web orrialdean azaltzen den bezela, Nekane-k gure Bilboko kafe antzokiko kontzertua oso osorik grabatu zuen eta abestiz abesti youtubera ari da igotzen “Kerobia Bilboko kafe antzokian (X)” izenarekin. Hementxe lehenengoa jarriko dugu eta hortik besteak ikus ditzakezue.
Iraila 10, 2008 at 3:27 pm |
Kontzertuen atalian ez dau jartzen baina, egia da Plateruenan joko dozuela Urriak 31an, Zea Mays-ekin ??? Karteletan hori jartzen dau.
Muxu haundi bat Kerobia, onenak zariela
Iraila 10, 2008 at 3:34 pm |
Bai egia da, baina atzo bertan konfirmatu ziguten eta oraindik ez dugu jarri. Berehala jarriko dugu kontzertuen atalean.
Iraila 11, 2008 at 9:58 pm |
Bermeoko kontzertu 22.00etan edo 02.00etan ixango da? Bermeoko jaxetako egitaraun ez dau ixe ipintxen baine Gordiskak disketxin arabera gabeko 22.00etan ixango da kontzertu!!!!Ahal bazue erantzun mesedez.
Kontzertoz kontzerto gabiz zeuei segike eta Bermeoa juteko esperantzi dakauenez, ordutegixe hobeto jakin nahiko geunke.
Ibrahim entzuti be ondo eongo zan, aspaldiko partez…
Benga ondo segi eta Bermeo arte!!!!
Iraila 12, 2008 at 1:17 am |
nik ere jakin nahiko nuke ze ordutan den Bermeoko kontzertua.
Iraila 12, 2008 at 7:50 am |
jarri dugun moduan, gure informazioaren arabera, guk 02ak aldera joko dugu, nahiz eta kontzertuak 22:00etan hasi.
Iraila 12, 2008 at 10:55 pm |
eskerrik asko. Eta baita Nekaneri bideoak igoteagatik. Badakit zenbat kostatzen duen bideoak igoteak eta…mila esker!
Iraila 13, 2008 at 7:07 pm |
Kaixo, Bermeon gaude, soinu froga egin dugu eta kontzertua 00:45etan hasiko da, beraz adi ordutegiarekin!!!
Iraila 14, 2008 at 12:44 pm |
Eskerrak 02:00 baino lehen kontzertuan ginela!!!!
Iraila 14, 2008 at 5:41 pm |
zoritxarrez berandu heldu nintzen. Ordu bietan hasiko zela pentsatu nuen eta ordurako bukatu egin zen kontzertua. Hurrengoan izan beharko.
Iraila 14, 2008 at 9:51 pm |
sentitzen dugu ordutegiaren asuntoarena. Hori zen guk geneukan informazioa baina aldatu egin zen. Gauza hauetan askotan aldaketak egoten dira…. horregatik ordutegiak blogean jartzea arriskutsua da, dena ondo ateratzen bada mesede handia izan daiteke ikusleentzako, bakoitzak bere planak egiteko, baina beste askotan aldaketak egoten badira, putada bat izan daiteke. Beraz, baldin badakigu, ordutegiak jartzen jarraituko dugu, baina kontutan hartu horrelako gauzak pasatzen direla
ahal izan genuen bezain laister aurreko posta utzi genuen ordutegi aldaketarekin.
ondo izan ta beste bat arte!
Iraila 16, 2008 at 7:29 pm |
aupa Kerobia!!
oraindik ez dut zuek ikusteko aukerarik izan eta asko eskatzea ez bada kontzerturenbat aiaraldean ematea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko zuen musikagatik. Muxs eta ondo izan
Iraila 18, 2008 at 6:10 pm |
Kaixo Kerobiatarrok,
oraingoz ezingo zaituztet piska batean aurrez-aurre ikusi baina ea laster barriro ikusteko aukera dekogun!
momentuz diskoari buelta ta buelta raiatu arte!
untsa izan!