Abuztua amaitzen doa baina guk kontzertuekin jarraituko dugu. Irailan dexente ditugu. Ostiral honetan, abuztuaren 29an, Elgoibarren joko dugu. Oraindik ez dakigu ordutegi zehatza baina badakigu Kaotiko taldearekin izango dela. Ahal dugunean, komentario bezela jarriko dugu ordutegia.
Bestalde, Irailaren bigarren asteburuan 3 kontzertu emango ditugu. Irailaren 12an Tolosan (Bonberenea sutan). Hauxe bonbereneak antolatutako jaialdia da, baina kanpoan egiten den kontzertua da. Egun horretan Naiz Roxa, Sorkun eta Vice Presidentes, Zea Mays eta Anestesia taldeekin izango gara.
Hurrengo egunean, Irailaren 13an, Bermeon joko dugu eta Irailaren 14ean, Igandea Donostian, Kursaal aurrean egongo den eszenatoki batean eta Lokillo-rekin batera.
Ostegun horretan bertan, Irailaren 18an, Bartzelonako VIC herrian izango gara ‘Mercat de la musica viva de Vic‘ delako jaialdian. Eta Larunbat horretan bertan Bartzelonan arituko gara. Bertan La Mercè jaiak dira eta Euskal Etxeak daraman eszenatokian joko dugu. Eszenatoki hau, CLOT-CAMP DE L’ARPA, Avinguda Meridiana-n dago, Aragó eta Consell de Cent kaleen artean.

Horren ondoren, Nafarroa Oinezeko eguna izango da gure hurrengo kontzertua, Iruñan, Urriaren 19an. Eta azkenik, Materia Organikoa eta Gainerakoak bira txiki hau Artikako Kultur Etxean itxiko dugu, Iruña ondoan, Azaroaren 29an. Ondoren lan berriarekin jarraituko dugu, lasaiago eta dedikazio gehiagorekin.
Abuztua 28, 2008 at 9:25 am |
Iuju Iuju Iujuuuuuuuuuuuuuuuu,
Kerobia va a conquistar las Cataluñas, esos muchachosssssssssss!!!!!!!!!!!
Pero que pinta mas buena que tiene ese festival.
Abuztua 28, 2008 at 9:37 am |
Habrá q verlo!!
Abuztua 29, 2008 at 3:16 pm |
kaixo!!
irailaren 14ean kursaal aurrean izango den kontzertua, ze ordutan izango da?
Abuztua 30, 2008 at 3:00 pm |
Iepa,
Nik ere Donostiako kontzertuari buruz galdetzeko idazteizuet. Ze ordutan izango da eta sarrerak non egongo dia salgai?
Agur!
Abuztua 31, 2008 at 10:46 am |
ba, donostiari buruz ez dakigu oraindik gauza handirik, baina jakin bezain laister esango dizuegu, ados?
Abuztua 31, 2008 at 2:00 pm |
Tolosan eta Donostian ikusiko zaituztedala espero dutt!!
Muxuu!
Iraila 2, 2008 at 9:39 am |
fondo este kursalean ibiliko da
ala 14 arte
jajaj
Iraila 2, 2008 at 9:44 am |
gora fondo este!!
jajaa
bai bai 14an estropada eguna kompletito izateko han egongo gera!!