Kaixo! Bueno, disko berria aurrera doa! dena planifikatu moduan eta beraz laster edukiko duzue berri gehiago (15ean komunikatua eta bideoklipa!). Bitartean, gu zuzenekoetan hasi gara pentsatzen, 30ean hasi eta irailararte egongo gara taulagainean eta galdera hau hurbildu nahi dizuegu, ze abesti jotzea gustatuko litzaizueke?
Disko berriaren aurkezpena izanda, horiek joko ditugu, baino Rose Escargot, Kerobia diskatik edo maketatik zein abesti gustatuko litzaizueke entzutea? Guk gure lista jada nahiko pentsatua daukagu, baino agian zuek alda arazi dezakezue!
º———º
El disco nuevo avanza correctamente, todo sobre lo previsto, por lo tanto pronto tendréis noticias al respecto (el 15 saldrá un comunicado y el videoclip). Pero nosotros ya nos ponemos a pensar en los directos, que empezaremos tocando el 30 de Abril y estaremos sobre los escenarios hasta Septiembre. Ya hemos pensado mas o menos el setlist y habrá bastantes canciones nuevas ya que estaremos presentando el nuevo trabajo, pero ¿qué canciones de otros discos os gustaría escuchar? Podéis aportar los temas que queréis oir de Rose Escargot, Kerobia o de la maqueta.
Ondo izan!
Apirila 8, 2008 at 4:54 pm |
Halaaaa! Q lujo!! Aurreko disken eta maketatik abestiak datozen kontzertuetan aukeran? Ia-ia “a la carta” izango da orduan aurtengo gira, eh
Ni… horrelako sorpresarekin ezin dot abestirik erabaki baina hurrengo post batean egingo dut, bene-benetan, jeje!
Mosu handi bat Kuadrilla!
Apirila 8, 2008 at 8:17 pm |
mmmmm abesti batekin geratzea zaila da eh… nik “Izan ere” aukeratuko nuke!!!
baina justu momentu honetan eh!!!bihar nork daki eta… jajajajaj!!!
mxus!!!
Apirila 8, 2008 at 8:54 pm |
“Paradisua”, dudarik gabe!!! Mesedez!!!
Irrikitan nago, diska berria badator!!
Apirila 8, 2008 at 10:19 pm |
eeeh…oso interesgarria abestiak hautatzeko eskeintzen duzuen aukera hau…
Nik ere “Paradisua” abestiaren alde egingo dut eta nola ez,”Ibrahim”,estribilloan”Goazen,goazen… “dioen bat,ez dakit zein den ez da non dagoen ere baino zuzenekoren batean entzun dut eta oso gogokoa dut(non aurkitu dezaket?),”RoseII”,”Grabitatea,Oxigenoa….”,”Hiri ikustezinak” eta por capricho,”Betiko Utopiak”,badakit K-koa ez dela baino me encanta!!Gehiegi,ez da?galdera ere,ez da erraza!Gero zuek ikusi…
Mila esker eta zorte on disko berriarekin!
Apirila 9, 2008 at 12:20 am |
Niretzat, Astelehena zuen abesti onena da. Gero, betikoak, gitxigorabera, Zuen Tragediak zuzenean entzun gure dodan arren.
Apirila 9, 2008 at 6:52 am |
“Y se marchoooooooooo, ya su barco le llamo libertaaaaaaaaaaad, tarirorara” izan liteke baita ere? aunque sea furgonetan. jajaja.
Apirila 9, 2008 at 8:43 am |
Dudarik gabe ITXASOA!
Apirila 9, 2008 at 9:56 am |
dudarik gabe zuen tragediak
Apirila 9, 2008 at 11:22 am |
Zauriz betetako ura, baina doblebonbokin, e, Mikel?
Apirila 9, 2008 at 1:26 pm |
angelitos negros (antonio matxin bandini) dudarik gabe!
Apirila 9, 2008 at 3:51 pm |
hiri ikusezinak, buruerahileen farola, paradisua, zenbait gela betetzeko, gainezka, ibrahim… asko daude, gehiegi. Lan zaila benetan, baino halare segi lanen diska ahal den azkarren ateatzeko! Muxu bat danai, ikusi arte!
Apirila 9, 2008 at 3:52 pm |
A! eta azken diskako azken bi kantak! + bezala ezagunagoak jajajjaj
Apirila 9, 2008 at 4:52 pm |
apirilak 15 noiz helduko den zain nago. Abesti, abesti… maiatzak 6 aukeratuko nuke!!! edo maite zaitut tina!!! aa eta galdera bat, Amurrioko kontzertua zein tokitan joko duzue?
ondo ibili Kerobia!!!muxus
Apirila 9, 2008 at 5:21 pm |
ba abesti bat autatzekotan “izan ere” ala “buruerahileen farola”
ta amaitzeko vampiresada mujer!!! , sekulako abestia jajajaja
Apirila 9, 2008 at 5:24 pm |
ba abesti bat autatzekotan: “izan ere” ala “buruerahileen farola”
ta amaitzeko vampiresada mujer!!! , sekulako abestia jajajaja
Apirila 9, 2008 at 7:48 pm |
Nire ustez “garuna eta gorputza” eta “zenbait gela…” abesti lasai moduan (berriak entzun arte ggg). Bestela ere “izan ere” eta “hiri ikusezina”…
AUKERATZEA GAITZA EGITEN DUZUE
Apirila 10, 2008 at 12:17 pm |
astelehena paradisua eta buruerailen farola.
batez ere azkenengo hau. OSO ONA BAITA
QUIERO ERE ENTZUNGO NUKE JEJEJEJ
Apirila 10, 2008 at 12:18 pm |
hiru ditzen zait soluzioa 3 orduko kontzertuak ematea dela jejejejejej
jotzen duzena jota ere oso ondo sartuko da kontzertua
Apirila 10, 2008 at 2:17 pm |
Tira, betiko kontua izan ohi da. Haseran abesti gutxi direlako, eta ondoren denborak agintzen duelako…
Nik, abesti asko faltan botatzen baditut ere, MAIATZAK 6, BELARRIRA ESAN, HIRI IKUSEZINAK, IZAN ERE, ESNATU NAIZ ETA MAITE ZAITUT TINA gehituko nizkieke cd berrikop abesteiei.
Hasera emateko Isburt, nola ez
18 abesti inugurko kontzertu ezinhobea
Apirila 10, 2008 at 3:07 pm |
Ehunka uso
Elkorretako inguruetan
Itzaltzuko bardoaren
bila etsipenetan.
Gari ttanta
bana dute mokoetan
ezarri ahal izateko
Gartxoten ezpainetan.
Elkorretaren gailurrean
irakatsi huen,
nor bere lurrean
maizter izatea
zein garesti
ordaintzen den.
Lur minak
eragindako zina,
lur ikararen
mugikortasunean ere
zein iraunkorra den.
Atzaparka bat lurrez
hire seme maitearen
abots gardena itoaz
nola herri bakoitzak
bere defuntuak
lurperatu ohi dituen.
Bainan hik Gartxot
ez huen Abraham baten
ohorerik eta Mikelot
euskal epikaren
erresinola lurrari
eskeni behar izan
hioken opari.
Atzerriko latin
zaleen uztarpean
biraozko hizkuntza
basatiaz kantatzea
ez baizen zilegi.
Ez duk eremu hauetan
aingeru zerutarrik
Otsaburu zakur anaikorra
ez besterik,
nork lehunduko dik bada
hire nahigabea
gure lur gozoak ez ezik.
Arrano igarlea hor hago
zeharka begira
heriotzaren getari.
Hire hegalaren azpian
joan nahi nikek,
hire xirularrutik
iheska irriztan
joandako eresien bila
gure adimena
hire oroitzapenez
sendotu dedin.
Ai Frai Martin,
hire zitalkeriak
bardoa hilen dik
bainan haren
sumindura hilezkorra
ondotik izango duk
eta hire maitinak
deabruak kantatuko
dizkik.
Gaur mende
batzuen ondotik
kondairaren ohiartzuna
entzun nahirik
lur honi so,
hire Altabizkarko kantuaren
egarri nauk, Gartxot,
nere oharmenaren
ilunabarretan
noiz entzungo zai.
Elkorretako elurrak
urtzen direlarik
errekan behera datozte,
garden bezain bihurri,
lurraren negarra iduri.
Txori kantazale ederra
nun ote haiz kantatzen?
Harrien negarra haizeak darama
Zaraitzuko ibarretan barna.
Apirila 10, 2008 at 3:31 pm |
azkeneko honek bete betean jo du…
Apirila 10, 2008 at 5:13 pm |
Jo itzazue nahi dituzuen abestik, berdin berdin disfrutau inen degu, biño aukera ematen duzuenez…saiatuko gara zuek konbetzitzen. “Itsasoa” ta, nahiz ta kerobia taldearena ez izan, “Betiko Utopiak” abestia zuzenean oso gustora entzunen nuke. Batzutan jo duzute ta ikaragarria da. Dena den zuzenean jotzen duzuen abestien artean “Gauna eta Gorputza” da niretzako onena; ¡Imprestindible! ¡Ze gozada!
Apirila 10, 2008 at 5:26 pm |
Rose II ahaztu det!!bete auker bat abesti guztiak jotzea da ezta???lasai grazia gabeko broma bat da.Aleeee!!!!!ondo pasa
Apirila 10, 2008 at 5:50 pm |
QUIERO eta BELARRIRA ESAN
Apirila 12, 2008 at 12:44 pm |
Ieuuu!
Mesedez! MESEDEZ JO ZAZUTE KANTA HURA.. nola da.. Xabi eta pianoa bakarrik agertzen direna. Maketakua izango da, porq beste bi diskotan ez dator. Uste det “Betiko Utopiak” dela kantua.
Milesker!
Apirila 13, 2008 at 7:04 pm |
Nik gustora Maite zaitut tina, paradisua eta Rose III entzungo nituen kontzertu batean. Ea diska berria nolakoa den, besarkada bat Zarautz aldetik !
Apirila 13, 2008 at 9:02 pm |
“Islada” abestia *-*
CD-ran batekoa izan behar bada “Buruerahileen Farola” *-* [arropak ilusioen ondoan eskegiko ditugu denborak lehortu ditzan]
Ta nire galdera: “Ibrahim” noizbait publikatuko duzue? Ta horrela ez bada, mp3 formatuan eskegi ahalko zenukete? edonora eraman ahal izateko da. Bestela ordenagailuan bakarrik entzun ahal dut eta bideo bezela gainera! Mesedez!!! es q kriston abestia da…
Apirila 13, 2008 at 9:10 pm |
Ahaztu egin zait: “Belarrira esan” abestia ere aukera ona izango litzateke. Niretzako abesti honek zentzu espeziala du. Abesti hau gabe, nire bizitzako gauza batzuk desberdinak izango lirateke. Onerako edo txarrerako ez dakit, baina oraintxe dauden moduan perfektuak dira. Milesker abestiarengatik!!
Apirila 14, 2008 at 7:59 am |
Kaixo!
Bueno, irakurri ditugu zuen iradokizun guztiak! Honek ez du esan nahi denak joko ditugunik….. gauza asko eskatu baitituzue, baina tira, entzun entzun ditugu eta kontutan edukiko ditugu! Segi lasai eskatzen!
Apirila 14, 2008 at 9:12 am |
Aupa Kerobia, ia ez da gelditzen ezebez egun handirako!!!
ba ez dakit inok aipatu daben goian baina “Oihukatu” mesedez!!!!
ondo joan dadila dana eta besarkada bat!
Apirila 14, 2008 at 1:29 pm |
rose scargot diskako 11+ (bigarren zatia). eta bide batez… ze demontre esaten dezue?? ze hizkuntza da?? launartean porrak egin izan ditugu abestian deszifratzeko!!
animo!
Apirila 14, 2008 at 4:24 pm |
jode, ba orduan interesgarriena ez da zer den esaten dena, zuen porran apostatu zenutena baizik, zein zen zure aukera?
Apirila 14, 2008 at 9:13 pm |
All the young dudes. (Letra:David bowie.
Interprete:Mott the hoople)
jejeje por pedir….una versión.
Apirila 15, 2008 at 11:29 am |
Iraganean islada, burueraileen farola, oihukatu ta zauriz betetako ura entzutia kristona izango zan. Baina edozein kantauta be konformauko nintzan, la letxe zeazte!! Disko berrixa entzuteko gogo pilakin nao a ber zerekin sorprenditzen gaitxuzuen.
Apirila 15, 2008 at 3:19 pm |
porran azaldutako bertsio bat, bi pertsonek elkarrekin hitz egin gabe ulertu genuenaren arabera (ez bilatu logika, ez dauka-ta):
disko… ez naiz mini-disko… ez naiz disko-man…
barkatu mutilazio iraingarri honengatik
Apirila 17, 2008 at 5:53 pm |
Ibrahim ez ahaztu mesedez !!!
Apirila 18, 2008 at 7:26 pm |
betiko utopiak kanta non lortu dezaet?
kanta ori nola esatea jakin dezaken pertsonak kontaktuan jarri dadila nerekin nere fotologean
fotolog.com/vladi35
Apirila 18, 2008 at 11:34 pm |
Gabonn! Zelako arrakasta izan duen sarrera honek eh! Argi dago mota honetako eskaerak eta eskaintzak feedback-a areagotzen dutela, jeje!
Tira, hona hemen nire proposamen batzuk:
Rose Escargot diskatik
- Isburt
- Esnatu naiz
- Maite zaitut, Tina
- Buruerahileen farola
- Hiri ikusezinak (qué grande!!)
Kerobia diskatik
- Zuen tragediak
- Itsasoa
- Paradisua
- Maiatzak 6:…
- Garuna eta gorputza (tristea izan arren gustoko dut)
Maketatik
- Astelehena
Suharren azken diskatik
- Betiko utopiak (niri gehiago gustatzen zait honako bertsioa, lasaia baino)
- Islada (mesedez, nonoiz jo ezazue hau, q m pone la piel de gallina…)
Kontzertu ahaztezinak izango direlakoan nago “Materia organiko…”-arenak!!
Zorte handia ta aupa kerobiazaleok!
Apirila 19, 2008 at 8:01 pm |
lehendabizi, ZORIONAK!!!
ze kantu polita aurreratu duzuen! ea, trilogia osoa horren ona den.
Bigarren, nik aurreko giran, Rose Scargot-en 11+ abestia faltan somatu nuen, batezere BERMIOn!!! Itasoa kristal, desitsuratuuuua…
Eta noski, Ibrahim ere gustatuko litzaidake entzutea. Ea mp3-a igoten duzuen. Orain bere letra dugula, gustora kantatuko dut.
Ea disko berriaren letrak jartzen dituzuen.
Apirila 19, 2008 at 8:06 pm |
barkatu ahaztu egin zait.
Espero dut aukeratu duzuen bidea zuen diskak munduan zehar zabaltzeko, oso ondo ateratzea. Ez dut nahi, inola ere, zuen taldearen agurrean bihurtzea. Kontu korrontea jartzen duzuenean, nire borondatezko donazioa egingo dut. Izan ere, zuekin zorretan bainago, ez baitut aurreko diskorik erosi. Hori bai, kontzertu ugaritan egon naiz: Durango, Iruñea, Bermio eta Bilbo.
Kurioso, orain dohainik dela, ordaintzen hasiko naiz.
Apirila 29, 2008 at 3:27 pm |
BURUERAILEEN FAROLA ETA DENBORA!!
Maiatza 3, 2008 at 9:54 am |
Aupa mutilok!!!
Lehenengoz eta behin.. ZORIONAK orainarte eindako lan ta abesti guztiengatik, eztau gustoko ez dudan bat ere ez!!! Ta MILESKER beti informaturik gaituzuelako… goooora Kerobia!!! jeje!!
Niri “Betiko utopiak” ta “Iraganean islada” bereziki entzutea gustatuko litzaidake, baina kantu guztietatik bat edo bi aukeratzeak gogor xamar eiten zait… Onena edozein abesti jotzea izango da, zuek soilik dakizuen moduan!!
Ah!! Chapeau trilogiaren lehen lanari!! Eztakit hainbeste denbora aguantauko dudan hurrengoa ateratzeko eeh!! jejejeje!!!
Maiatza 3, 2008 at 9:22 pm |
Kaixo!!
Niri Astelehena, Zauriz betetako ura ala Paradisua hauetatik gutxienez bat joko bazenute pozik.. oso abesti onak dira eta ezin izan ditut zuen azkenengo summertourean entzun. Bide batez, ea Leioako jaietan jotzen duzuen.
Laister arte!!
Maiatza 15, 2008 at 8:38 pm |
Apa!!!
Astelehena jo mesedez..!! Oso abesti ona da eta ez zaituztet jotzen
ikusi.Egin faborea e!
Agur!
Ekaina 19, 2009 at 2:45 pm |
jubar DOKAn ikeagarria izan zan bertsionatu zenuten abestiya! Hoan enaz guatzen eskuarki zein zan. Biño danak dantzan ipiñi gintuzuen! HOi baip, laburra e¿? oso…
ta saraitzuko bardoa…youtuben soilik do ikusgai (nik dakidanez) ta ikeagarria da ere. HOi bai, alturaz txikitxuak geanak ezkenun zipitzik ere ikusi!jejeje.
Ea hurrengo batin abesti gehio jotzen dittuzuen…