Aupa!
Bueno, aste santua hasi da eta honekin batera grabaketa aurrera doa intentsitate osoz! Horrexegatik orain arte ez dugu aktualizatu. Txabas eta Alberto atzo eta gaur Subizako Montreal Studios-en daude. Esan digutenagatik hammond-ak grabatu dira alokatutako B3arekin eta orain sinte eta rhodesak grabatzen ibiliko dira. Dena ondo badoa arratsaldean pianoak grabatzen hasiko dira. Amaitzen dutenean honera etorriko, bitartean Berrizgo Lorentzo Records-en Xabi eta Mikel gaudelako. Kitarra elektriko denak grabatu dira dagoeneko. Eta atzo arratsaldean ahotsekin hasi ginen. Gaur kitarra akustikoak sartzen ari gara baino arratsaldean seguraski ahotsekin jarraituko dugu. Berehala laurok hemen elkartuko gara, grabatu beharreko guztia amaitu eta gero nahasketekin hasteko. Argazki mordoa atera ditugu hemen, eta suposatzen dut Subiza aldeko irudiak ere egongo direla, baino hau momentu honetan kaos bat da eta ez daukagu honetan zentratzeko asti gehiegirik. Ea gauren batetan irudiak eskegitzen ditugun. Ondo izan!
Martxoa 26, 2008 at 11:13 pm |
Zerrn inguruan lotuta doan ez jakite horrek intrigatzen nau. Tira, berri gehiagoren zain geratzen gara.
Muxu bat, Aritz.
Martxoa 27, 2008 at 12:29 pm |
Emaitza onak izan bearko dira hainbeste lan egin ondoren. Bueno, gero ta gutxiago falta da beraz, animo!
Gainera 3.diska izanda, esperientzia nahikoa duzue eta hau guztia eramangarriagoa izango zaizue, ezta? Hale ba, aurrera!
Mosus!
Martxoa 27, 2008 at 11:17 pm |
epa potxolikos!!!ze nola jun da grabaketa??seguis en ello???bueno ea asteburu hontan edo egoten garen y nos contais!!!
muxus laurontzat!!!