Atzo estudiora sarrera egin genuen. Atzoko lana zera zen, bateria eraman, montatu eta soinua aurkitu. Horretarako Fran, gure zuzenetako teknikoarekin joan nintzen, eta bertan Aitor Ariño (Lorentzo Records-eko teknikaria), Fran eta hirurok egon ginen partxeak aldatzen, soinu ezberdinak frogatzen, nibel bat eta tentsio neurtzaile batekin froga ezberdinak egiten nahi genuen soinua lortu arte. Orain soinu hori mikroek nola hartzen duten ikusi beharko eta behar dena aldatu. Eskerrak tinbal bakarra erabiltzen dudan, bestela… lan ederra! Gaur guztiari mikrofonoak jarri eta gero soinua hartzeko grabazio batzuk egingo ditugu lortu nahi dugun soinua entzun arte, eta horregatik, seguruaski bihar hasiko gara berezko abestiak grabatzen.
Ondoren etxetik grabatuak generamatzan gidak sartu ditugu ordenagailuan eta beraz dena prest dago gaurko lanean aurrera egiteko! Ea zelan doan eguna!
º———–º
Comentaba que ayer entramos al estudio. La tarea de ayer era montar la batería y buscar un sonido que nos convenciera para que hoy se microfoneara todo. Me acompaño Fran, nuestro técnico de directo y junto con Aitor Ariño (técnico de Lorentzo Recods) estuvimos cambiando parches, haciendo mediciones con un nivel y un medidor de tensión…
Después metimos en el ordenador las guías que traíamos grabadas desde casa. Por lo tanto la tarea de hoy es microfonear todo y empezar a grabar cosas para ver el sonido que captan los micros. Probablemente no empecemos a grabar ninguna canción hasta mañana.
Laster arte, Mikel.


Otsaila 29, 2008 at 9:37 am |
Fijatzen bazarete, bigarren argazkian, kontrol gainean pitikli jarri nuen! Hori izan zen egin nuen lehen gauza. Grabazio osoan zehar lagunduko digula espero dut…
Mikel
Otsaila 29, 2008 at 3:51 pm |
zelako lana!! jeje
izugarrizko gogoak ditut diska entzuteko!! zekulako abestiak izango dira, beti bezala!! muxu pila eta ondo izan!!
Otsaila 29, 2008 at 7:13 pm |
ZORTE ONNN!!
Martxoa 1, 2008 at 1:28 am |
Proiektuaren pausuen berri izateak betetzen gaitu kerobiazaleak!!
Inbidia ematen digu Pitiklik “pribilegiauuuuuu”!
Grabaketa Berrizko Lorentzo Records-en (politta Durangaldea, eh
). Masterizazioa ere bertan egingo duzue?
Hale Kuadrilla, a seguir dándole a la música! Laster ikusiko gara!
Mosu bat Kerobiazaleontzat!
Martxoa 1, 2008 at 11:57 am |
benga ba mutilak, seguro kriston lana ataratzen dala eta!!nik behintzat ez dut gutxiagorik espero!! ;D
muxus ta sobre todo ondo pasa grabaketan!!!!
Martxoa 3, 2008 at 3:14 pm |
Aupa Kerobia!
pitikli nor da ba? panpintxo astronauta antzeko zuritxu hori? jeje ziur lanarekin asko lagunduko deutsuela…
ondo izan eta animo grabaketan, ah, ta mil esker argazkizek ateratzearren, ederto dauzela pentsatzen dot, musikaren beste alde hori detaile handiz erakusten dabe eta…
agur!!